Lana

Geuria – Lan eskaintza – Erredakzio burua

Epea itxita // Lanaren deskribapena: Geuria-ren koordinatzaile/erredakzio burua
Kontratu mota: Egunean bost ordu astelehenetik ostiralera. Etorkizunean lan saioa zortzi ordura luzatzeko aukera dago. Lan-kontratu mugagabea lehenengo hiru hilabeteak proba moduan bete ostean.  Berehala lanean hasteko.

Lan tokia: Geuriaren Erredakzioa Basaurin (Basozelai kalea, 11 zenbakia)

Egin beharreko lana:
-Komunikabidearen eguneroko eta hileroko plangintza eta lan-ildoak markatu, Geuriako lan taldearekin elkarlanean
-Albisteak, elkarrizketak, erreportaiak, iritzi artikuluak idatzi, editatu eta maketatu
-Kolaboratzaileen sarea koordinatu, zabaldu eta aberastu
-Geuriaren webgunea eta sare sozialak kudeatu
-Inprenta eta banatzaileekin kontaktua
-Harpidedunei egin beharreko igorpenak
-Basauri, Galdakao, Arrigorriaga, Etxebarri, Zaratamo eta Ugaon proiektua sozializatu hilabeteroko herri bilera irekiak dinamizatuz

Gaitasunak eta ezagutzak
Beharrezkoa:
-Kazetaritzan lizentziatuta
-Komunikabide batean erredaktore moduan edo Prentsa bulego batean esperientziaduna
-Euskara: ezinbestekoa titulazioa eta maila gorena
-Pertsona arduraduna, ekimen handikoa eta erabakiak hartzeko gaitasuna duena
-Lan-taldeak dinamizatzen jaioa

 Baloratuko da:
-Maketazioan, grabazioan eta bideo edizioan trebatuta izatea
-Web kudeaketan trebatuta izatea
-Gidatzeko karneta eta bere autoa

Bestelakoak
Bizkaiko Hego Uribe eskualdeko euskara hutsezko komunikabidea da Geuria, Basauri, Galdakao, Etxebarri, Ugao eta Zaratamoko informazio generalista lantzen duena. Hilabetekaria eta webgunea ditu euskarri.

Lehen alea 2014ko urrian kaleratu zen. Doako 10.000 ale banatzen dira zenbaki bakoitzeko, www.geuria.eus webgunean argitaratzen den informazioaz gain. Herriari irekitako bilerak egiten dira hilabetero, Basauriko Euskararen Aholku Batzordearen babesa du eta FSC ziurtagiri ekologikoa dauka.

Izen-eman eta informazioa
CVa bidali honako helbidera: info@geuria.eus
Informazioa: Linkedin, lansarea eta beharsarea

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak