→Hego Uribe

10 hautetsitatik 4 emakumeak dira EAEn

1979ko hauteskundeetan %7,20 izan ziren hautetsitako emakumeak Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE); 2015ean, ostera, %41,3. Horiei guztiei zuzentzen zaie Basqueskola programa, alegia, EAEko udaletan politikan kargudun diren emakumeei. “Beharrezkoa da tokiko gobernu buru garenok berdintasuna politikaren erdigunean jartzea”, adierazi zuen Ibon Uribe Galdakaoko alkateak eta Eudeleko Europako Udal eta Eskualdeen Berdintasun Batzordeko presidenteak, Izaskun Landaida Ugaoko alkate izandakoarekin eta egungo Emakundeko zuzendari denarekin egindako Virginia Woolf Basqueskola 2016 egitasmoaren aurkezpenean, joan den abaenduaren 17an.

Programaren ardatz nagusiak informazioa, prestakuntza, gaitasunen garapena eta ahalduntzea dira, bakarka zein taldeka. Coaching mintegiak, tailerrak eta emakumezko hautetsi ohiekin mahai-inguruak dira antolatzen dituzten ikastaroak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak