→Hego Uribe

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna, Hego Uriben

basauri a25 2016 emakumeen aurkako indarkeriaren kontra 0

Azaroaren 25ean ospatzen da Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna. Hego Uribe eskualdean hainbat jarduera antolatu dituzte.

Iaz Basaurin egin zuten kontzentrazioko irudia // Geuria

Azaroaren 25ean ospatzen da Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna. Hego Uribe eskualdean hainbat jarduera antolatu dituzte indarkeria matxista gaitzesteko. Besteak beste, Beldur Barik lehiaketa lokalak, herri-martxak eta kontzentrazioak deitu dituzte eskualdeko herrietan.

Arrigorriaga

Azaroak 25, larunbata
16:00 Indarkeriaren aurkako adierazpen horma-irudia Abusu Zentro Soziokulturalean
18:00 Emakumeenganako indarkeriaren aurkako herri-martxa Abusutik
19:00 Beldur Barik lehiaketa lokaletako sari banaketa Abusu Zentro Soziokulturalean: Arrigorriaga, Galdakao eta Ugao.

Basauri

Azaroak 25, larunbata
13:30 Azken urtebetean erail dituzten emakumeen aldeko ekitaldia Balendin Berriotxoa eta Nagusia kaleen arteko bidegurutzean (Ibiltariaren estatuan)

Abenduak 4, astelehena
19:00 Beldur Barik lehiaketa lokaleko sari banaketa Marienean

Etxebarri

Azaroak 25, larunbata
18:00 Kontzentrazioa, manifestuaren irakurketa, Beldur Barik sarien banaketa eta Performancea udaletxeko plazan (euria bada, frontoian)

Galdakao

Azaroak 24, ostirala
Aterkin itxurako brotxeak banatzea (Galdakaoko Topaguneak)

Azaroak 25, larunbata
12:30 Manifestazioa Zamakoatik
20:00 Herri-martxa Usansolon

Ugao

Azaroak 24, ostirala
16:45 Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko X. marrazki lehiaketaren sari banaketa udaletxean eta puxika moreak askatzea

Azaroak 25, larunbata
12:30 Berdintasunaren aldeko martxa herriaren enparantzatik eta haurrentzako tailerrak
13:30 Kontzentrazioa herriaren enparantzan
18:00 ‘Gazteak berdintasunean 2.0’ Gaztelekuan

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak