→Hego Uribe

Atletismo proba herrikoiak izango dira eskualdean urria eta azaroa bitartean

basauri herri krosa 2016

Gernika-Bilbo Running proba izango da aurrenekoa. Ondoren izango dira VI Millak, Lau Zubiak, Herri Krosa eta X-Treme Finaga. Izena emateko epeak zabalik.

Iaz antolatu zuten aurreneko aldiz Gernika-Bilbo Running lasterketa eta izan zuen partaidetza handiagatik aurten ere antolatuko dute urriaren 1ean. Lasterketa honek daukan berezitasuna da lau irteera ezberdin dituela eta helmuga bakarra: Gernika-Bilbo (35 kilometro), Zornotza-Bilbo (22 kilometro), Galdakao-Bilbo (11 kilometro) eta Basauri-Bilbo (8 kilometro). “Hasiberriak Basauritik irtengo dira, korrikalari konprometituenak Galdakaotik, beteranoenak Zornotzatik (maratoi-erdia) eta trebatuenak Gernikatik”, diote antolakuntzatik. Lasterketan parte hartzeko izena emateko epea dagoeneko zabalik dago www.gernikabilbaorunning.com webgunean.

300 atleta Galdakaotik

Galdakaotik 300 atleta inguru irtengo dira Gernika-Bilbao Running proban. Korrikalariak Ardanza parketik abiatuko dira 11:15ak eta 11:45ak bitartean, eta Juan Bautista Uriarte kaletik jaitsiko dira Plazakoetxeraino, Basauri aldera eginez. Basauriren kasuan irteera 11:47 eta 12:00ak inguruan aurreikusita dago, Cervantes hiribidean (tren geltokiaren ondoan).

Basauriko probak

Urriak 22 VI Miliak | 11:00 9,6 kilometro Artunduaga
Urriak 29 XVIII. Lau Zubiak Klasika | 11:00 10 kilometro Artunduaga
Azaroak 5 XXXIX. Herri Krosa | 11:00 3 eta 11 kilometro Artunduaga
Azaroak 19 XVIII. X-Treme Finaga | 11:00 Arizgotiko plaza

Izena emateko: sailkapenak.com eta herrikrosa.eus webguneetan eman daiteke izena lasterketetan parte hartzeko.

Gora