→Basauri

Euskadiko Suhiltzaileen Martxa Basauritik eta Galdakaotik igaroko da apirilaren 12an

Suhiltzaile Zerbitzuen ustezko prekarizazioa dela eta, Euskadiko Suhiltzaileak ibilaldia egingo dute apirilaren 12tik 15era bitartean hiru probientzietan zehar. Guztira, lau etapa izango ditu martxak: Bizkaian eta Gipuzkoan hiruna etapa eta laugarrena -bi lurraldeetako suhiltzaileek eta norbanakoek bat eginda-, Araban egingo dute Legebiltzarra helmuga izanda.

Hego Uribe eskualdeari begira, apirilaren 12an 13:00etatik aurrera Miribillako Suhiltzaile Etxetik Boluetarako bidea hartuko du eta Basaurin sartuko da martxa eta ondoren Galdakaorantz egingo du bidea. “Aurreikusi dugunez, 13:00etan edo 13:30ean Miribillan izango gara eta Basauriko zein Galdakaoko Suhiltzaile Etxetaruntz abiatuko gara“, diote martxaren antolatzaileek.

 


Gurekin batera martxa honetan parte har ezazu!

Eusko Jaurlaritzak Suhiltzaileen lege bat onartu nahi du, agerizko anbiguotasunarekin, bertan zerbitzuen prekarizazioari, suhiltzaile etxeak gauez itxitzeari.

Beharrezko eta aspaldidanik desiratutako lege honek gaur egungo Suhiltzaile Zerbitzuen egoerari inongo onurarik ez dio ekartzen. Bukatu gabea da eta ez dio egun dauden arazoei konponbiderik ematen.

Segurtasun Sailari lege-proiektu hay bertan behera uzteko eskatzen diogu, eta sindikatu zein suhiltzaile profesionalen iritzia kontuan izanda lege-proiektu berria abian jarri, benetako suhiltzaile legearen erronkari aurre eginez.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak