→Ugao

Gabon kanten lehenengo lehiaketa Ugaon

ugao gabon kantak 2014

Abenduaren 20an burutuko da lehiaketa Ugaoko kaleetan barrena, 19:00etatik aurrera. Abesbatza profesionalek eta noizbehinka bildu eta elkarrekin abesten duten taldeek parte har dezakete Ugaon deitu duten lehiaketan. Bi multzo izango ditu txapelketak: profesionalak eta profesionalak ez direnak. Azken hauetan parte hartzaile kopurua mugatua izango da. Izena emateko epea abenduaren 12ra arte egongo da zabalik, 15:00ak arte. Inskribatzeko aukera hauek eman ditu Udalak: Jane Jauregira joanda, kultur-etxea.ugao@bizkaia.org helbide elektronikora mezua bidaliz edo 946 480 704 telefonora deituz.

Maila bakoitzak derrigorrez abestu beharko duen gabon kanta bat ezarri dute: abesbatza profesionalek “Hator Hator” kantatu behar dute eta gainontzekoek, berriz, “Olentzero”. Bata zein bestea bertsio librean abesteko aukera dago. Oinarri guztiak Ugaoko Udalaren web gunean daude irakurgai. Eratutako abesbatzen artean sei sari ezberdin daude eta 950 euro banatuko dira. Bestetik, musika korala modu egonkorrean abesten ez dutenek hiru sari izango dituzte 350 euro banatzeko.

Gora