→Hego Uribe

Hego Uribe eskualdeak ordezkaritza izango du BBK Bertso Sariketaren finalean

Martxoaren 18an, ostiralez, izango da BBK Bertso Sariketaren finala. Bertan Hego Uribeko taldea eta Busturialdeako taldea arituko dira bertsoz bertso.

Martxoaren 8an, asteartez, XXIV. Bertsolari gazteen BBK Sariketaren bigarren finalaurrekoa ospatu zen Zallan. Bertan, Hego Uribeko taldeak parte hartu zuen eta Uribe Kostako taldea gailendu zuen. Honakoek osatzen dute Hego Uribeko taldea: Ander Anakabe, Enare Muniategi, Iker Garitagoitia, Txaber Ormazabal, Andere Molinuevo eta Peio Molinuevo.

Horiek horrela, martxoaren 18an Bilboko Kafe Antzokian jokatuko du finala Hego Uribeko taldeak, Busturialdearen aurka. Hitzordua 19:00etan izango da eta sarrera doakoa da.

 

Argazkia: uriola.eus
Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak