→Ugao

Mediku eta kirol azterketak doan Ugaon, unitate ibiltariaren eskutik

ugao mediku kirol azterketak 2014

Aste honetan zehar Bizkaiko Foru Aldun­diaren menpe dagoen Kiroleko Medikuntza unitate batek me­diku eta kirol azterketak egingo ditu doan Ugaon. Udalaren kirol instalazioak erabiltzen di­tuzten eta federatuta ez dauden herritar guztiei zuzenduta dauden azterketak izango dira, euren egoe­ra fisikoaren berri zehatz mehatz izan dezaten.

Ugaoko Udalak babesten duen ekimen horren helburua batik bat “prebentiboa” da. Era berean, zer­bitzuak aholkularitza teknikoa ere eskainiko du eta, horri esker, herri­tarrek euren osasuna gertutik zain­du eta egoera fisikoa zein den jakin ahal izango dute.

El Jaro kiroldegiaren sarreran jarriko dute unitate ibilitaria, Uda­letik jakinarazi dutenez. Bertan beharrezko baliabide tekniko guz­tiak eskura izango dituztela ere ja­kinarazi dute, azterketa behar be­zala egiteko.

Pribatutasuna, erabakiak har­tzeko eskubidea eta norberaren datuak kudeatzeko indarrean dau­den arauak errespetatze aldera, egin beharreko frogen eta eskura­tutako datuen erabileraren inguru­ko informazio zehatza jasoko dute parte hartzaileek.

Gora