Maiatzaren 10etik 13ra bitartean ospatuko dira Burbustu auzoko jaiak, Zaratamon. Besteak beste, musika, gastronomia lehiaketak, karta txapelketak eta kalejirak antolatu dituzte.
La Basu rap abeslariak hainbat urte daramatza rapa plazaz plaza zabaltzen. Raparekin gaztetan maitemindu zen eta, urteek aurrera egin ahala, euskaraz abesteko erronkari heldu dio.
"Osasunerako tresnak menopausia garaian. Emakume bakoitza mundu bat da" izeneko ikastaroa antolatu dute Ugaon maiatza eta ekaina artean.
Maiatzaren 12tik 19ra bitartean ospatuko da Galdakaon Oroimen Astea. Aurten zazpigarren edizioa da eta emakumeak izango ditu protagonista.
Eskola arteko Herri Kirolak, gastronomia lehiaketa, kontzertuak, tailerrak, kultura aniztasunaren aldeko azoka eta ibilgailu klasikoen erakusketa izango dira.
Motxiladun umeez gain, zama bera daramate bizkarrean presoen senideek, batez ere hauek adinez nagusiak badira eta ezin badute askotan bidaiarik egin euren seme-alabak ikusteko.
Era berean, bolei-hondartzako kantxa eta eskubaloi pista eta Cross Country zirkuitua eraikiko dituzte Bekosolo parkean, aldi baterako.
Martxoan inaguratu zuten Galdakaon Emakume dinamitarien plaza eta bertan umeentzako jolas egokituak ipini berri dituzte, Galdakaoko lehenengoak.
Maiatzaren 6an ospatu da Ugaoko XI. Herri Krosa. Adinararen arabera hainbat lasterketa izan dira: 400 metro, 1.100 metro, 1.700 metro eta 5.100 metro.
Maiatzaren 11tik 13ra bitartean ospatuko dira Usansoloko jaiak. Aurten, nobedade bezala kuadrillen arteko lehenengo txapelketa antolatu du Jai Batzordeak.