Parke biosasungarriak erabiltzeko doako 8 informazio-saio antolatu dituzte maiatza eta ekaina artean. Izena emateko epea zabalik dago apirilaren 27ra arte.
Azken 18 urteotan hirukoiztu egin du Basauriko Udalak Etxez etxeko zerbitzurako inbertsioa. Aurtengo aurrekontuetan 2.150.000 euro bideratuko ditu Udalak.
Maiatzaren 5ean ospatuko da Galdakaon Gazte Eguna. Egun osoko egitaraua antolatu dute, 10:30etik aurrera Kurtzeko plazan.
Apirilak 22 dituen honetan ospatu da Kareagako Mendi Martxa Solidarioa. Aurten bosgarren edizioa bete du eta ehunka herritar bildu ditu.
Andoni Egia kooperanteak hitzaldia emango du apirilaren 21ean Gandasegi eskolako areto nagusian, Mozambike proiektuaren inguruan.
Gaur joan dira Hezkuntza Saileko ordezkariak Uribarri Institutura, 2002. urtean jaiotakoei -DBHko 3. eta 4. mailako ikasleei- PISA azterketa eginarazteko.
Artunduaga Atletismo Taldeak beste urte batez Bizkotxaldeko haur krosa antolatu du apirilaren 22an. Aurre-umetxoetatik kadeteetarainoko parte har dezakete.
Etxebarriko aisialdi-guneetan zerbitzua hobetu asmoz, udako hilabeteetan kiroldegiko taberna zaharra eta La Presa jolas-gunearen zaintza martxan jarriko ditu Udalak.
Gure Esku Dagok ekainerako antolatu duen giza katearen harira, Arrigorriagako plataformak hitzaldi bat antolatu du gaur, apirilaren 19an udaletxeko batzar-aretoan.
Arrigorriaga mailegu digital handiena duen Euskal Autonomia Erkidegoko hirugarren herria da, Gorliz (%61,9) eta Berango (%42) udalerrien atzetik.