Etxebarriko Ehuneko Bat Punk-Rock jaialdia maiatzaren 20an ospatuko da. Guztira zortzi banda arituko dira Bekosolo parkean.
Aurten 20. urteurrena ospatzen da Ixatxak Sariak ematen dituztela Basaurin. San Jose ikastetxearen ikasle ohien elkarteak banatzen ditu urtero 1997tik.
N-634 errepidean, Urreta auzoan, semaforodun pasabide berria egin dute eta gaur, martxoak 13, zabalduko dute. Goi-pasabidea erabiltzea ekidingo du horrek.
Gaur, martxoak 12, faxismoaren biktimak omendu dituzte Basaurin. Hain zuzen, 41 urte dira Guardia Zibilak Vicente Anton Ferrero basauriarra erail zuela.
Martxoaren 4an Arkotxako pilotalekuak Zaratamoko dantza taldeen ikuskizuna hartu zuen: dantza modernoa, zumba eta mambo emanaldiak izan ziren.
Martxoan zehar jokatuko dira Esku Pilotako Binakako Txapelketako finalerdiak. Larunbe galdakoztarra eta Elezkano zaratamarra daude fase honetan.
Etxebizitza-eraikinetatik ikur frankistak kentzeko prozesuari berriro ekingo dio Basauriko Udalak. 65 komunitatek ez dute oraindik baimenik eman.
Azoka martxoaren 10ean, 11n eta 12an antolatuko da udal-kiroldegiko pilotalekuan. Gainera, tailerrak, Txu txu trena eta zozketak izango dira.
Aurtengo Herriko Taldeakeko batzordea eratu dute berriki. Aritz Urtiaga itsaslapurtarra izango da lehendakari berria eta berarekin izan gara.
Omenaldian aurreskua, lore eskaintza eta ekitaldi historikoa egingo dituzte. Aurten 41 urte dira Guardia Zibilak Bingen Anton Ferrero herritarra erail zuela