→Ugao

Perretxikoak biltzeko irteera, erakusketak eta pintxo-ibilbidea Ugaon

ugao mikologia jardunaldiak

Azaroaren 5a eta 8a bitartean ospatuko dira XI. Jardunaldi Mikologikoak. Mikotailer gastronomikoa, mendi-irteera, perretxikoen erakusketa eta Pintxo Mikologikoen Ibilbidea antolatu dituzte.

Ugao-Miraballeseko Historia Ezagutzeko Zentroak, Fungipediako mikologoen laguntzarekin, XI. Jardunaldi Mikologikoak antolatu dituzte azaroaren 5etik 8ra bitartean. Hilaren 5ean 18:00etatik 21:00etara Mikotailer Gastronomikoa izango da. Bertan, errezetak erakutsi, egin eta dastatu ahal izango dituzte bertarautakoek 5 euroren truke -aldez aurretik izena eman behar da-.

Azaroaren 7an, larunbatez, perretxikoak bilatzeko mendi irteera prestatu dute Ugao Mendi Taldearen laguntzarekin. Hitzordua 08:00etan izango da eta interesa duenak Historia Ezagutzeko Zentroan eman behar du izena. Era berean, 17:30etik aurrera perretxikoak sailkatuko dituzte Jane Jauregian Fungipediako adituek. Igandean, azaroaren 8an, 11:00etatik 14:00etara perretxiko erakusketa izango da Herriaren enparantzan.

Jardunaldi hauen barruan ere Pintxo Mikologikoaren Ibilbidea antolatu dute asteburuan zehar herriko hainbat ostalaritza establezimenduk: Aker, Berezi, Lurdes, Anaiak, Guria, Massi, Uresandi eta Beti Alai.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak