→Ugao

Tren geltokiko irisgarritasuna hobetuko du Ugaoko Udalak

ugao renfe mentxaka 2014

Gaur egun, Ugaoko bizilagunek arazoak dituzte herriko tren geltokira iristeko. Izan ere, herria bi zatitan banatzen du geltokiak eta herriko alde bi horien artean oinezko komunikazioa eragozten du. Dirudienez, hurrengo bi urteren buruan amaituko da arazoa: Sustapen Ministerioak 828.000 euro inbertituko ditu hiritarrei geltokira sartzea errazteko, “bereziki mugitzeko arazoak izan ditzaketen pertsonei eta umeen orgatxoekin bidaiatzen dutenei zuzenduta”, azaldu du Ekaitz Mentxaka alkateak.

Herritarren eskakizun historikoa izan da tren geltokiko irisgarritasuna hobetzea, Udalaren eta Madrilgo EAJren Euzko Abertzaleak taldearen artean kudeatu dugu eta, lortu egin dugu”, baieztatu du Mentxakak. Dena den, “ez dakigu Sustapen Ministerioak zehazki zer egingo duen, oraindik ez baitugu zuzenean ordezkariekin hitz egin”.

Joan den urtean Madrilen izandako batzar batean, Ministerioari aurkeztutako proposamenean plataforma bat eta hiru igogailu eraikitzea aurreikusten zen: lehenengoa, geltokira Ugaoko Dorrea kaletik sartu ahal izateko; bigarrena, erdiko nasara igotzeko, eta hirugarrena, udalerriko alde biak lotzeko. Azken igogailu hau trenbideen beste aldean jarriko litzateke, Landako orubearen ondoan, toki honetan 200 etxebizitza eta aparkalekua eraikitzea aurreikusita baitago.

they can put these on and not ruin their sandals
christina aguilera weight loss Warmer Than Wool And A Joy To Work With

It’s great to see so many families together
rob kardashian weight lossWhat to Wear in Paris During Winter
Gora