→Ugao

Usilako Gotorlekua oroimenaren erreferente izatea du helburu Burdin Hesia Ugaon taldeak

ugao burdin hesia usila aranzadi 2015

Gaur egun, Ugao-Miraballesko udalerrian Burdinezko Gerrikoaren aztarnak aurki daitezke. Gainera, egunotan begibistan daude arrasto horiek, Burdin Hesia Ugaon Elkartea egiten ari den lanari esker.

Urrian Usilako errepideko Gotorlekua agerian ipintzeko lanak hasi zituzten Aranzadi Elkartearen laguntzarekin hainbat ugaotarrek eta inguruetako herritarrek. Helburua gotorlekua bere horretan berregitea da, “baina Ugaoko Udalak, Aranzadi Elkarteak eta Burdin Hesia Ugaon elkarteak horren inguruan luze hitz egin behar dugu, iritzi ezberdinak baitaude gotorlekua berreraikitzearen inguruan”, dio Iñaki Garcia Burdin Hesia Ugaon Elkarteko kideak. “Dirua oztopo izango da epe laburrean ekintza hau aurrera eramateko, hala nola, lekua txukundu, garbitu eta meseta itxurakoren bat eraiki; baina gogotsu gaude lan honek argia ikus dezan”.

Iritziak iritzi, Udalak, Aranzadik eta Burdin Hesia Ugaon elkarteak asmo berberak dituzte: “Usilako errepideko Gotorlekua oroimenaren erreferentea izatea eta berau eraiki zutenak omentzea, baita Gerra Zibilean zendu ziren ugaotarrak gogoratzea ere”, dio Garciak.

GERRA ZIBILAK UTZITAKO ‘PUZZLEA’ BERREGITEN

Usilako errepideko Gotorlekua behin lurpetik aterata, Burdin Hesia Ugaon elkarteak lanean jarraitzeko asmoa duela aitortu du, “agian garrantzia handiagoko ikerketak egiten, auskalo”, dio Iñaki Garciak: “Artxiboetan bilaketak egin eta topatuko ditugun datuetatik abiatuta, Gerra Zibilak Ugaon utzitako historiaren puzzlea bukatu gura dugu. Hortaz, posible da lan horietan hastea”.

 


ARGAZKI BILDUMA –  BURDIN HESIA UGAON


 

 

1

2

3

6

LEHEN ETA ORAIN

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak