Galdakaoko Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako 400 ikasle inguruk Bertso Topaketaren aurtengo edizioan parte hartu dute. Hain zuzen ere, Aperribai, Urreta, Gandasegi, Unkina eta Eguzkibegi Ikastolako ikasleak bildu dira gaur, ekainak 3, Torrezabal Kultur Etxean.
Josu Telleria bertsolariak zuzendu du ekitaldia. Era berean, Nerea Ibarzabal eta Beñat Vidal bertsolariak eta Lorea Zulaika gitarran izan dira.
