Maiatzaren 24an eta 26an Mintzodromoa antolatu dute Arizko Ikastolan, 5. eta 6. mailako ikasleei zuzenduta. Lehendabiziko saioan 57 ikaslek hartu dute parte eta 11 taldetan banatu dituzte.
Era berean, 11 dinamizatzaile izan dira -Ikastolako irakasleak, ikasle ohiak eta gurasoak, baita Andoni Busquet alkatea eta Nora Pereda zingotzia (eta ikasle ohia) ere-. Bigarren saioak 46 ikasle hartuko ditu eta guztira 7 talde egongo dira.
