Basauriko Euskal Astearen barruan, gaur Ikastetxeen arteko Bertso Topaketa izan da Social Antzokian. Guztira Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako 700 ikasle inguruk parte hartu dute Topaketan eta Arkaitz Estiballes eta Irati Erkizia bertsolariak izan dituzte irakasle.
