Ekainaren 10ean, ostiralez, hasi dira Etxebarriko San Antonioko jaiak. Ariane Ochoa surfistak eta Kevin Bonachera taekwondistak pregoia irakurri ondoren, omenaldia egin diete jubilatuen antzerki taldeari. Gero, jaietako koreografia dantzatu dute herritarrek eta koadrilen jaitsiera abiarazi dute.
