Arrigorriagako Zuztarluze lehiaketako finala burutu da gaur, ekainak 9, Lonbo aretoan. Elene Bilbao eta Garazi Andres, Markel Fernandez eta Irati Leal, Deiene Arroyo eta Iraia Suarez, eta Azibar Elorza eta Izaro Nuñez bikoteek parte hartu dute. Irabazleak izan dira Elorza eta Nuñez, 17.292 puntu eskuratuta.
