Martxoaren 21ean Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Horren harira, Basaurin berdintasunaren, bakearen eta justiziaren aldeko murala margotu dute EPA Denon Eskolaren aurrekaldean (Ibaigane kalea). Colombia Euskadi elkarteak eta EPA Basauri eskolak elkarlanean bultzatu dute muralaren margoketa. “Arrazismoa eta xenofobia denon ahaleginekin gainditu dezakegu. Ekintza honekin erakutsi dugu denon artean elkarbizitza bat posiblea dela, berdin duela bakoitzaren adinak, sinesteak edota jatorriak. Eta badugula helburu komun bat: ozen adieraztea denon konpromisoa, berdintasunaren, bakearen eta justiziaren alde“, diote parte-hartzaileek.

Argazkia: Unai Scaricare

Argazkia: Unai Scaricare

Argazkia: Unai Scaricare

Argazkia: Unai Scaricare

Argazkia: Unai Scaricare

Argazkia: Unai Scaricare
