Galdakaho ahoz ahoko azokaren baitan ospatu da II. Booktube lehiaketaren sari banaketa gaur Galdakaon, Udalaren eta Galtzagorri Elkartearen eskutik. Bengoetxe eta Elexalde eskoletako eta Eguzkibegi ikastolako 12 eta 16 urte arteko 200 ikasle inguruk parte hartu du eta azkenean lehiaketara 47 lan aurkeztu dituzte.
Sariei dagokienez, lehenengo saria bi mailatan banatuta egon da: batetik, DBH 1. eta 2. mailak eta, bestetik, DBH 3. eta 4. mailak. Irabazle bakoitzak ebook bat jaso du sari gisa. Era berean, ikastetxe bakoitzeko partaideek euren eskolako Booktube onenaren saria jasoko dute: selfie makila eta 30 euroko bonoa Galdakaoko Liburu Azokan bertan gastatzeko.
