Gaur, irailak 1, Espainiako Txirrindularitza Itzulia Euskal Autonomia Erkidegoan sartu da bere 12. etapan. Era berean, Hego Uribe eskualdean izan dira nazioarteko txirrindulariak -tartean, Quintana, Valverde, Fraile eta Froome- eta Galdakaotik Elorritxueta mendia (El Vivero) igo dute bi aldiz, ondoren etapa Bilbon bukatzeko. Bihar Bilbon hasiko da 13. etaparen ibilbide neutralizatua 11:45ean eta irteera ofiziala N-634 errepideko 105 kilometroan izango da (Aperribaiko zubia baino lehen).
