→Basauri

Bobi Galdos izango da Basauri Bairen alkategaia 2019ko udal hauteskundeetan

Roberto Bobi Galdos izango da Basauri Bai alderdiaren alkategaia datozen udal hauteskundeetan. Podemos-en markara batuko da Ezker Anitza alderdia.

Basauri Bairen zerrendan zenbait kide. Bobi Galdos, lehenengoa goian, ezkerrean // Argazkia: Basauri Bai

Roberto Bobi Galdos izango da Basauri Bai alderdiaren alkategaia datozen udal hauteskundeetan. Basauriko Ahal Dugu-Podemos-en markara batuko da Ezker Anitza alderdia eta bion artean osatuko dute Basauri Bai-ren zerrenda 2019ko udal hauteskundeetarako. Bobi Galdos zinegotzia da Basauriko Udalean, 2016tik.

Galdosen atzetik zerrendan agertuko dira: Maria Angeles Castro Barquin, Francy Carolina Fonseca Linares, Petra Casas Pastor, Kepa Loroño Exebarria, Jose Ignacio Barrena Aguirrezabala eta Javier Giraldo (gaur egun zinegotzia eta berriki Basauri Bairen idazkari nagusia izendatu dute). “Gure helburuak argiak izango dira: Basauri bizitzeko egokiagoa, gizatiarragoa, egonkorragoa, politika publikoen eta feminismoaren aldekoa bihurtzea”, diote.

Basauri Bai 2015eko udal hauteskundeetan aurkeztu zen lehen aldiz eta hirugarren indarra bihurtu zen EAJ eta PSEren atzetik. 2.930 boto jaso zituen eta hiru zinegotzia lortu zituen. Gaur egun alderdiak bi zinegotzia ditu, 2016ko urrian Sergio Recio zerrendaburua alderditik bota zutenez geroztik (egun, atxiki gabeko zinegotzia da Recio).

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak