→Basauri

#M26 | Ingurumenaz arituko dira gaur Basauriko talde politikoak mahai inguru batean

Sagarrak taldeak antolatuta, ingurumena ardatz duen mahai ingurua egingo dute maiatzaren 21ean udal hauteskundeetara aurkeztuko diren taldeek.

Aurreko urteetan antolatutako mahai ingurua politikoekin // Argazkia: Sagarrak

Ingurumenaren alorrean Basauriko alderdi politikoek zer proposatzen dute? Bada, Sagarrak-Ekologistak Martxan taldeak antolatuta, mahai ingurua egingo dute gaur, maiatzak 21, udal hauteskundeetara aurkeztuko diren talde politikoak Ibaigane Kultur Etxean. Mahai ingurua 18:30ean izango da.

“Mahai inguruaren helburua da ezagutzea alderdiek, ingurumenaren alorrean, datozen legealdirako dituzten proposamenak”, diote Sagarraketik.

Ahora Basauri Orain, mahai ingurutik kanpo

Sagarrakek publiko egin duen kartelaren arabera, mahai ingurura gonbidatu dituzte: EAJ, PSE, EH Bildu, Basauri Bai eta PP, hau da, aurreko legegintzaldian ordezkaritza duten alderdiak. Ildo horretan, datozen udal hauteskundeetan aurkeztuko diren talde berriak -Ahora Basauri Orain eta Vox, kasu-, ez dira mahai inguruan egongo. “Ahora Basauri Orain taldeak ez du gonbidapenik jaso gaurko mahai inguruan parte hartzeko”, adierazi diote GEURIAri.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak