→Arrigorriaga

#M26 | Herriko pasabideak estaltzea proposatzen du Arrigorriaga Garak

Arrigorriaga Gara alderdi moreak hautagai berria du: María Jesús Acedo. 2015eko udal-bozetan aurkeztu zen lehen aldiz Arrigorriaga Gara marka morea eta hiru zinegotzi lortu zituen orduan, 1.074 boto eskuratuta.

Arrigorriaga Garako hautesleak / Arrigorriaga Gara

Arrigorriaga Gara alderdi moreak hautagai berria du: María Jesús Acedo. 2015eko udal-bozetan aurkeztu zen lehen aldiz Arrigorriaga Gara marka morea eta hiru zinegotzi lortu zituen orduan, 1.074 boto eskuratuta. 

Legegintzaldi berrira begira, herriko sarbide ezberdinak hobetzea proposatzen du A. Garak. Horretarako Puente de los Tirantes zubian eta biribilgunean jarriko du arreta. Azken honetan errail gehiago jartzea proposatzen du marka moreak. Halaber, herriko pasabideak estaltzearen aldeko apustua egingo du Arrigorriaga Garak.

Herriko hobekuntzekin jarraituz, aparkaleku kopurua handitu, komun publikoak eraiki eta zaharren egoitzaren ondoan autobus geltokia ezarri nahi du alderdi moreak. Ordezkari publikoen soldata murriztu gura du Arrigorriaga Garak, eta Udalaren baliabide ekonomikoak enpleguaren eta industriaren sustapenera, gizarte laguntzetara eta gazteen etxebizitzen erosketa eta alokairua indartzeko programetara bideratu nahi ditu.

Ingurumenari dagokionez, “legez kanpoko” hondakindegiekin bukatzeko konpromisoa azaldu du Arrigorriaga Garak, bai eta “trenek sortzen duten kutsadura akustikoa” murrizteko ere.

AUZOENTZAKO BATZORDEA

Arrigorriaga osatzen duten auzo ezberdinei dagokienez, auzo bakoitzeko batzordeak eratzea proposatzen du Arrigorriaga Garak, “hauen beharrizanak bertatik bertara ezagutzeko”. Gardentasuna eta parte hartzearen indartzean ere jarriko du arreta marka moreak, “nahierara egindako kontratuekin bukatzeko” helburuarekin.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak