→Basauri

#M26 | Auzotarren gobernua eratzea da Ahora Basauri Orain taldearen ardatz nagusia

Basauriko zenbait herritarrek Ahora Basauri Orain taldea sortu dute maiatzaren 26ko udal hauteskundeetan lehen aldiz aurkezteko. Talde independientea da eta Arkaitz Alonso dute zerrendaburu.

Ahora Basauri Orain talde independienteko hautesleak // Ahora Basauri Orain

Basauriko zenbait herritarrek Ahora Basauri Orain taldea sortu dute maiatzaren 26ko udal hauteskundeetan lehen aldiz aurkezteko. Talde independientea da eta Arkaitz Alonso dute zerrendaburu. Urte hasieran sortu zuten taldea zenbait herritarrek eta euren helburu nagusia da sistema berri bat martxan jartzea, herritarrei “botere erreala” ematen diona: “Udalean herritarrek erabakiak hartzea bilatzen dugu”, diote.

Ahora Basauri Orain taldearen ardatz nagusia izango da, “auzotarrez osatutako gobernua eratzea”, diote. “Horretarako Batzarreak deituko ditugunak proposatzen ditugu. Herri asanbladak dira eta herritarren partaidetza bilatzen dute udal gobernu taldearen erabakietan eragina izateko. Batzarre hauek bolondresez edota auzokideek izendatutako herrikideez egongo dira osatuta, betiere erakunde pribatuetatik eta politikoetatik kanpokoak, inpartzialtasuna bermatzeko asmoz. Era berean, auzokideen iradokizunak eta kexak biltzeko ardura ere izango dute asanbladetako kideek, gero udal ordezkariei helarazteko”, diote.

Halaber, euren proposamenen artean nabarmentzekoak dira: udal gobernu taldeko soldatak murriztea; auzo eta etxebizitza zaharkituak eraberritzea; udalerriko parkeak -haurrentzako, nagusientzako zein txakurrentzako- berritzea; San Migelen Gizarte Etxe bat eraikitzea; edukiontzi irisgarriak jartzea; gazteentzako aisialdirako eskaintza indartzea; gazteak biltzen dituen elkarte bat eratzea, “horien eskariak udal gobernu taldera zuzenean bidaltzeko”; edota Smart Gunea sortzea.

Era berean, langabetuak kontratatzen dituzten enpresei diru-laguntzak ematea proposatzen dute, eta Kareaga auzoan, Karmelo Torre kalean, igogailua jartzeko asmoa ere agertu dute. Bestetik, Euskal Herriko Unibertsitatera (EHU) eta Ospitalera doazen autobusen maiztasuna handitzea, etxez etxeko laguntza zerbitzua hobetzea, etxegabetzeen aurrean protokoloa idaztea, eta Basaurin museo historiko bat eraikitzea aztertzea ere proposatzen dute.

Ahora Basauri Orain Etxebarriko Herriaren Ahotsa-La Voz del Pueblo talde independientearekin bildu izan da. Izan ere, auzotarrez osatutako udaltaldea da eta udal gobernu taldean daude 1991etik.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak