→Galdakao

#M26 | Maximo Moreno parkea eraberritzea proposatzen du Galdakao Bizirik-Ezker Anitzak

Maiatzaren 26ko udal hauteskundeetan batera aurkeztuko dira Galdakao Irabazi, Ezker Anitza eta Galdakao Orain alderdietako ordezkariak.

Galdakao Bizirik-Ezker Anitzako hautesleak

Maiatzaren 26ko udal hauteskundeetan batera aurkeztuko dira Galdakao Irabazi, Ezker Anitza eta Galdakao Orain alderdietako ordezkariak. Alderdiak Galdakao Bizirik-Ezker Anitza izena izango du eta zerrendaburu izango du Luis Angel Sanchez de Lachina.

Hauteskunde-programa zazpi ardatzetan banatu dute: dietak eta soldatak murrizteko neurriak; neurri sozialak; jasangarritasun neurriak; mugikortasun neurriak; auzoetan irisgarritasuna hobetzeko neurriak; hezkuntza; eta kirola eta kultura.

Galdakao Bizirik-Ezker Anitza alderdiaren programatik nabarmentzekoak dira: herritarrek proposamenak egiteko buzoiak auzoetan jartzea, Maximo Moreno parkea eraberritzea, Euskaltegietako eta Musika Eskolako ikasleentzat mugikortasun bekak eskaintzea, eskolako materiala erosteko diru-laguntzak ematea, puntu beltzen azterketa eguneratzea, migranteentzako harreta bulegoa jartzea, bidegorri sarea hobetzea edota Galdakaoko musika taldeentzako entsegu lokalak erraztea.

Mugikortasun neurrien artean, Galdakao Bizirik-Ezker Anitzak Metroaren 5. Linea berreskuratu nahi du, eta bitartean lanzadera Etxebarrira heltzea proposatzen du. Gainera, auzoen arteko herri autobusa jarri nahi du alderdi ezkertiarrak.

Irisgarritasuna hobetzeko arrapala mekanikoak Elexalden eta Olabarrietan instalatzeko azterketak egitea da euren asmoa. Era berean, Gorosibain aparkalekuak eraikitzea, hiri-altzariak hobetzea eta zebra-bideak irisgarriagoak egitea ere bilatuko du Galdakao Bizirik-Ezker Anitza alderdiak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak