→Hego Uribe

#U12 | Hego Uribe | EAJk, PSEk eta Podemosek botoak galdu dituzte; EH Bilduk gora egin du

Eusko Legebiltzarra berritzeko U12ko hauteskundeetan EAJ gailendu da Hego Uribe eskualdean. Aipatzekoa da EAJk, PSEk, Podemosek eta PPk beherakada izan dutela botoetan, eta, aldiz, EH Bilduk gora egin duela.

Eusko Legebiltzarra berritzeko U12ko hauteskundeetan EAJ gailendu da Hego Uribe eskualdean. Guztira, 16.601 boto jaso ditu, 2016an baino 3.992 boto gutxiago. Aipatzekoa da EAJk, PSEk, Podemosek eta PPk beherakada izan dutela botoetan, eta, aldiz, EH Bilduk gora egin duela. Zehazki, ezker koalizioa bakarra izan da boto gehiago irabazten; guztira 1.640 boto gehiago lortu ditu eskualdean.

Podemosek izan du kolperik handiena eskualdean. Izan ere, 2016ko hauteskundeetan bigarren indarra izan zen, EAJren atzetik eta EH Bildu eta PSEren aurretik, eta oraingoan, laugarren indarra izan da 4.615 boto gutxiagorekin.

#U12 | Hego Uribe | Emaitzak

EAJ: 16.601 boto (-3.992 boto)
EH BILDU: 9.963 boto (+1.640 boto)
PSE: 6.127 boto (-326 boto)
PODEMOS: 3.760 boto (-4.615 boto)
PP-CS: 1.897 boto (2016an PPk 3.506 boto jaso zituen; Ciudadanosek 897)
VOX: 616 boto
EQUO BERDEAK: 426 boto
PACMA: 246 boto
EB-AZ: 101 boto
RECORTES CERO: 67 boto
PCTE/ELAK: 58 boto
PUM+J: 43 boto
PH: 36 boto
LxE-EaL: 35 boto
LFF: 16 boto

Eusko Legebiltzarrean EAJk 31 ordezkari lortu ditu (+3) eta EH Bilduk 22 (+4). PSEk (10 eserleku, +1) hirugarren tokia kendu dio Elkarrekin Podemosi (6 eserleku, -5), PP-Cs koalizioak behera egin du (5 eserleku, -4), eta Vox sartu da (1). Nabarmentzekoa da EAJk nahiz eta hiru parlamentari gehiago irabazi, 50.000 boto inguru galdu dituela, eta EH Bilduk inoizko emaitzarik onenak izan dituela (23.516 boto gehiago). Alderdi sozialistaren aldetik, 5.000 boto gutxiago jaso ditu eta Elkarrekin Podemosek guztira 85.000 boto galdu ditu. PP-Cs koalizioak 60.200 boto eskuratu ditu; 2016an, bakarka aurkeztuta, Alderdi Popularrak 107.000 lortu zituen eta Ciudadanosek 21.000. Azkenik, Voxek 17.000 boto jaso ditu eta parlamentari bat lortu du. Equo-Berdeakek 11.616 boto izan ditu, baina ez du lortu eserlekurik.

Parte-hartzea inoizko txikiena izan da. Boto-emaileen % 52ak soilik bozkatu du, 2016an baino 7,2 puntu gutxiago. Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak adierazi du oraindik zenbatu gabe daudela atzerritik igorritako botoak. Behin-betiko emaitzak uztailaren 17an, ostiralez, jakinaraziko dituztela aurreikusi du sailburuak.

#U12 | Hego Uribe | Herriz Herri | Emaitzak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak