Tradizioa da urriaren 11an Basauriko Emakumeek lore eskaintza egitea herriko bi emakume erreferentei: batetik, Eskarabilera bera, jaietako eta emakume langilearen ikurra; bestetik, Manuela Egiguren, ehunka basauriar mundura ekarri zituen emagina.
Eskarabileraren omenezko estatua San Pedro elizaren aurrean dago eta Manuelaren omenezko bustoa Solobarria ondoko plazan. Ostean, Emakumeen bazkaria izan da Solobarrian bertan.
