Gaur, uztailak 25, Arrigorriagako herritarrek agur esango diote aurtengo Madalenak jaiei, baina hainbat ekitaldi antolatu dituzte programari amaiera emateko, tartean, gastronomia lehiaketak. Tortilla, bakailaoa eta paella prestatu dute hainbat arrigorriagarrek, baita inguruko herrietatik etorritako beste hainbestek ere.
