→Basauri

Bentako jaiak bertan behera uztea behartu du Covid-19ak

Maiatzaren 9tik 17ra bitartean ospatu behar ziren Bentako jaiak Basaurin, baina Covid-19aren eraginez, bertan behera geratuko dira.

Bentako jaiak. Artxiboko irudia // Argazkia: Geuria

Maiatzaren 9tik 17ra bitartean ospatu behar ziren Bentako jaiak Basaurin, baina egungo konfinamendu-neurrien eta ekitaldi jendetsuak antolatzearen inguruko ezintasunaren eraginez, bertan behera geratuko dira. Hala adierazi dio GEURIAri Tximu Txirapozu Txantxangorri Bentako Auzo Lagunak Kultur Elkarteko kideak: “Pena bat da, baina bertan behera utzi behar ditugu. Bentako jaiak atzeratzeak ez dauka zentzurik”, dio.

Abarka Eguna ez da aurten ospatuko Covid-19a dela eta

Eskualdean beste jai herrikoi batzuk bertan behera utzi behar izan dituzte. Hala nola, Usansolokoak eta San Antoniokoak.

Festibas Basauriko musika taldeen jaialdia atzeratu dute

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak