→Basauri

Jaiak | Basauriko Arrozak, parrillada herrikoia eta disko festa antolatu dituzte Bidebietako jaietan

Ekainaren 10etik 12ra bitartean izango dira Bidebietako jaiak // Argazkia: Bidebieta Auzo Elkartea

Ekainaren 10etik 12ra bitartean ospatuko dira Bidebietako jaiak, Basaurin. Besteak beste, umeentzako puzgarriak, tortilla txapelketa, parrillada herrikoia, apar-festa, Basauriko Arrozak, karaokea eta kontzertuak antolatu dituzte. Aurten Basauriko emakumeen borroka historikoa goraipatuko du Bidebieta Bizirik Auzo Elkarteak.

Bidebietako jaiak | 2022

Ekainak 10-12 · Basauri

Ekainak 10, ostirala
20:00 Jaien hasiera eta pintxopotea txosnan eta tabernetan
21:00 Tokiko musika taldeen kontzertua Bidebieta plazan
00:00 Karaokea

Ekainak 11, larunbata
11:00-13:00 Puzgarriak
11:30 Tortilla lehiaketan izena ematea
12:00 Txistulariak
14:00 Tortillak aurkeztea
14:30 Tortilla lehiaketaren sari banaketa
14:45 Parrillada herrikoia (150 pertsona gehienez)
17:00-18:00 Apar-festa
20:00 Txistorrada herrikoia
22:00 Erromeria
00:00 Disko Festa

Ekainak 12, igandea
11:30 Basauriko Arrozak
12:00-14:00 Aurpegi margoketa
12:30 Dultzaineroak
14:30 Basauriko Arrozak
18:30 Igel-toka txapelketa
21:00 Jaien amaiera

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak