Txapelpunk taldeak sare sozialen bitartez iragarri duenez, urriaren 8an, larunbatez, Basauriko jaietan izango da eta Punkaren Semeak bira aurkeztuko du. Aurten urriaren 8tik 16ra bitartean izango dira sanfaustoak, baina oraingoz Herriko Taldeakek ez du informazio gehiagorik eman.
Punk estiloko taldea 1999. urtean eman zen ezagutzera eta 2000. urtean lehendabiziko diska kaleratu zuen. Guztira, zazpi lan publikatu dituzte, azkenekoa iaz: Punkaren semeak (2015, Baga-Biga).
