☉ Etxebarri
[PROGRAMA] Etxebarriko jaiak izango dira uztailaren 22tik 31ra
Uztailaren 22tik 31ra bitartean izango dira. Aurreko urteetan herritarrentzat gustukoenak izan diren jarduerak mantendu ditu Jai Batzordeak

Ostiralean, uztailaren 22an, hasiko dira Etxebarriko jaiak eta hilaren 31ra arte luzatuko dira. Aurreko urteetan herritarrentzat gustukoenak izan diren jarduerak mantendu ditu Jai Batzordeak, hala nola, txapelketa gastronomikoak, pilota partidua, haurren eguna, dantzaldiak eta koadrilen arteko ekintzak.
Etxebarriko jaiak 2016 – Egitaraua
Uztailak 22, ostirala
19:30 Kalejira San Esteban elizatik
20:00 Pregoia eta txupinazoa udaletxe plazan
20:30 I. Pala-goma txapelketaren finalak frontoian
20:30 Pintxo morunoak Santa Ana kalean
21:00 Berbena udaletxe plazan: Haitzama
24:00 Suzko zezena
24:00 Berbena udaletxe plazan: Haitzama
Uztailak 23, larunbata
11:30-14:00 Paella txapelketa. Izen-emateak 10:30etik aurrera udaletxe plazan
11:30-22:00 Tunning autoen kontzentrazioa eta Karts erakusketa Forua kalean
16:30 Dardo txapelketa
18:00 Sokatira eta txokorrak biltzea Koadrila eta herritarrentzat Ametzola kalean
19:30 Hirugiharre-jana San Esteban etorbidean
20:00 Batukada-kalejira
20:30 Pintxo morunoak Santa Ana kalean
21:00 Dantzaldia udaletxe plazan: New Continente
24:00 Suzko zezena
24:00 Dantzaldia udaletxe plazan: New Continente
Uztailak 24, igandea (Santa Ana)
10:00 Spinning maratoia udaletxe plazan (45 minutuko bi saio)
11:30 Bizkaiko gaiteroak
11:30 Umeentzako pilota erakustaldia frontoian
11:30-14:00 Umeentzako ibilgailu elektrikoen zirkuitoa Santa Ana kalean (Barrondo industrialdean)
11:30-14:00 Tortilla txapelketa. Izen-emateak 10:30etik aurrera udaletxeko plazan
17:30 Pilota profesionala frontoian: Retegi Bi-Irusta vs Jaunarena-Merino // BFAko 5 t’erdiko txapelketako finalaurrekoak: Iribarria-Rezusta vs Altuna III-Barriola. Sarrerak salgai 10 eta 15 euroan Bigarren Abi tabernan
20:00 Triki poteoa bertsolariekin udaletxe plazatik: Arkaitz Estiballes eta Alaia Martin
20:30 Monologoa ‘Paramont Channel’ Egetiaga Uribarri kalean: Félix El Gato
20:30 Pintxo morunoak Santa Ana kalean
21:00 + 24:00 Dantzaldia udaletxe plazan: New Continente
Uztailak 25, astelehena
10:00 Nekazaritza Azoka Gorbeialdeko produktuekin udaletxe plazan
12:30 Erromeria parte-hartzailea udaletxe plazan: Zango Dantza Taldea
12:00 Frontenis txapelketaren final laurdenak frontoian
17:00 Frontenis txapelketaren bikoteen finalaurrekoak frontoian
17:00-19:30 DJ Markel Riañoren ikuskizuna udaletxe plazan
18:00 Mus txapelketaren finala Ametzola kalean
19:30 Parrillada Antonio Epalza kalean
20:00 Zumba jaialdia udaletxe plazan
20:00 Frontenis txapelketaren finalak frontoian
21:00-23:00 DJ ikuskizuna Ametzola kalean
Uztailak 26-29
(arratsaldez) I. Etxebarriko jaietako Futbol7 txapelketa futbol zelaian
Uztailak 26, asteartea (Umeen eguna)
11:00 Etxebarriko txistularien kalejira
11:30-13:30 – 17:00-19:00 Puzgarriak udaletxeko plazan
18:00-19:00 Dantzaldia eta luntxa Adinekoen lokalean: Orquesta Andoni
18:30 Txokolate-jana udaletxe plazan
18:30 Parrillada Santa Ana kalean
19:00 Mahai-futbol txapelketa Egetiaga Uribarri kalean
19:15 Mini-molto motor txapelketa udaletxe plazan
Uztailak 27, asteazkena
18:00 Tute eta Briska txapelketak Jubilatuen lokalean
19:00 Pintxo morunoak Patxi Bengoa plazan
19:00 Umeentzako antzerkia Forua kalean
20:00 Musika zuzenean Antonio Epalza kalean: Lee Perk Trio
Uztailak 28, osteguna
17:30-19:00 Mozorroetako oihal poltsak margotuz performancea Ametzola kalean
18:30 Parrillada Santa Ana kalean
19:00 Magia ikuskizuna Metro inguruan
Uztailak 29, ostirala
17:30 Karakterizazio tailerra frontoian
19:00 Elkartasun ponpen tailerra Tobyrekin Antonio Epalza kalean
20:00-22:00 Flamenko kontzertua Patxi Bengoa plazan: Flamenkito de Barrio
21:00 + 24:00 Berbena udaletxe plazan: Arizgoiti taldea
Uztailak 30, larunbata
11:00-14:00 Puzgarriak Metro inguruan
12:30 Herri kirolak udaletxeko plazan
19:00 Apar festa Egetiaga Uribarri kalean
19:00-21:00 Musika zuzenean Metro inguruan
21:00 + 24:00 Berbena udaletxe plazan: New Continente
Uztailak 31, igandea (San Inazio)
13:00-15:00 Mariachien emanaldia Metro inguruan
15:00 Herri bazkaria frontoian
19:00 Musika udaletxe plazan: DJ Iñaki
20:00-21:30 Banakako mozorro lehiaketa udaletxe plazan
23:00 Jai amaiera eta sorpresa udaletxe plazan
☉ Etxebarri
Euskara Plana egiteko herritarrekin, elkarteekin eta klubekin lan-saioa antolatu du Etxebarriko Udalak otsailaren 26an
Etxebarriko Udalak euskararen inguruko diagnostikoa egin du herritarrek bidalitako ekarpenekin eta hori lan-saio ireki batean partekatuko du

Euskararen hizkuntza-komunitatea indartzeko eta 2026-2030 urte bitarterako Aroa Plan Estrategikoa egiteko prozesuarekin aurrera jarraitzen du Etxebarriko Udalak.
Iraila amaieran herritar guztiei zuzendutako galdetegi irekia martxan jarri zuen Udalak. Galdetegi horretan, euskara egunerokoan erabiltzeko motibazioari buruzko galderak jasotzen ziren, baita Etxebarriko udalerrian euskara zein eremutan erabiltzen den gehien ere.
Ondoren, galdetegiaren bidez bildutako informazio guztiarekin diagnostikoa egin zuen Udalak, eta lan hori egin eta gero, herritarrekin, elkarteekin eta klubekin partekatu eta lan-saio bat antolatu dute.
Otsailaren 26an, ostegunez, izango da lan-saioa 18:15ean Cimen (bigarren solairuko bosgarren gelan).
Bilerara joan nahi duenak izena eman behar du 944 267 005 telefono zenbakira deituz edo euskarazerbitzua@etxebarri.eus helbide elektronikora mezua idatziz.
“Ekintza honekin, Udalak berretsi egiten du udalerrian euskara sustatzeko eta normalizatzeko duen konpromisoa, eta herritarrak prozesu horretan parte hartzera animatzen ditu, AROA Plan Estrategiko sendoa eta Etxebarriko errealitatera egokitua erakitzeko”, diote udal ordezkariek.
☉ Etxebarri
Igeriketa sinkronizatuko Bizkaiko txapelketa jokatuko da igandean Etxebarrin

Otsailaren 15ean Etxebarriko kiroldegiak Bizkaiko Igeriketa Sinkronizatua Txapelketa hartuko du.
Urbarri Sinkro Etxebarriko klubak antolatuta, 09:00etatik 15:00etara bitartean izango da txapelketa.
☉ Etxebarri
Inauteriak ospatuko dituzte Etxebarrin otsailaren 12tik 22ra bitartean

Otsailaren 12tik 22ra bitartean inauteriak ospatuko dituzte Etxebarrin. Txikientzako, gazteentzako eta nagusientzako ekintzak prestatu dituzte.
Txikientzako prestatu duten programan ludoteka izango da otsailaren 12an 17:00etatik 19:00etara Kultur Etxean; hilaren 13an Kukullaga ikastetxeko inauteriak izango dira; eta otsailaren 14tik 17ra Tarrastako Inauteriak ospatuko dituzte.
Herriko gazteek bazkaria, karaokea, desfilea eta musika izango dituzte otsailaren 14an. Jarduera horiek Kultur Etxea eta Zintururi plazaren artean izango dira.
Eta nagusiei dagokienez, otsailaren 14an Goiko Jubilatuen Inauteriak izango dira eta hilaren 21ean Beheko Jubilatuena.
Ekintza horiez guztiez gain, otsailaren 21ean publiko guztiarentzako inauteriak ospatuko dituzte: desfilea, mozorro lehiaketa, Txiki Festa eta Super Disko Festa antolatuko dituzte herrian.
Egitaraua | Etxebarriko Inauteriak
Otsailak 12, osteguna
17:00-19:00 Txiki Ihauteriak Ludoteka Kultur Etxean (5-9 urte)
Otsailak 13, ostirala
Inauteriak Kukullaga ikastetxean
Otsailak 14, larunbata
Tarrastako Inauteriak: Jaia
Gazte Inauteriak Kultur Etxean eta Zintururin: bazkaria, karaokea, desfilea, poteoa, txaranga, bingoa eta musika
17:30-20:30 Nagusien Inauteriak Goikoa Jubilatuen Etxean
Otsailak 15, igandea
Tarrastako Inauteriak: Filma
Otsailak 16-17
10:00-13:00 Tarrastako Inauteriak
Otsailak 21, larunbata
18:00 Etxebarriko III. Inauterietako desfilearen hasiera Barrondo industrialdetik
18:00-20:00 Nagusien Inauteriak Behekoa Jubilatuen Etxean: dantza, mozorro lehiaketa eta txokolatada
18:30-20:30 Txiki eta helduen mozorro lehiaketa frontoian
18:30-21:00 Disko Festa Txikia udaletxeko karpan
21:15 Sari banaketa udaletxeko karpan
22:00-02:00 Super Disko Festa udaletxeko karpan
☉ Etxebarri
Txalaparta tailerra antolatu dute Etxebarrin helduentzat eta umeentzat

Etxebarriko Euskara Zerbitzuak Txalaparta tailerra antolatuko du otsailaren 27an eta martxoaren 1ean.
Otsailaren 27ko saioa helduei zuzenduta dago eta 18:00etan izango da Cime eraikineko bigarren solairuan.
Eta, martxoaren 1eko saioa familientzat izango da: gurasoentzat eta euren seme-alabentzat, hain zuzen. Familientzako tailerra Kultur Etxean izango da 11:30ean.
Txalaparta tailerrean parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute euskarazerbitzua@etxebarri.eus helbide elektronikora mezua bidalita edo 944 267 005 telefono zenbakira deituta.
☉ Etxebarri
Bideoa | Etxebarriko adinekoek eta aisialdi taldekoek bat egin dute Santa Ageda bezperan

Otsailaren 4an, Santa Ageda bezperan, Etxebarriko Partekatu adinekoen proiektuko kideak eta aisialdi taldeko arduradunak kalera atera dira lurra esnaraztera.









