→Etxebarri

Egitaraua | 60 jarduera antolatu dituzte San Antonioko jaietan, Etxebarrin

San Antonioko jaiak bueltan dira! Ekainaren 10etik 19ra bitartean 60 jarduera inguru antolatu ditu Jai Batzordeak.

Bi urteko etenaldiaren ondoren, ekainaren 10etik 19ra bitartean izango dira San Antonioko jaiak Etxebarrin // Geuria

San Antonioko jaiak bueltan dira! Ekainaren 10etik 19ra bitartean 60 jarduera inguru antolatu ditu Jai Batzordeak. Besteak beste, txupinazoa eta kuadrillen jaitsiera, gastronomia lehiaketak, umeentzako jarduerak, kuadrillen arteko jolasak, euskal dantzen emanaldia, jan herrikoiak, askotariko txapelketak, erromeriak eta dantzaldiak antolatu dituzte.

Udalak bere aldetik segurtasun-dispositibo berezia aktibatuko du jaiek irauten duten bitartean. Udaltzainen eta ertzainen presentzia eta kontrola indartuko dituzte, eta 3. Lineako igogailuaren ordutegia mugatu egingo du Udalak. Bestetik, Jai Batzordeak eta Udalak protokolo bat landu dute, segurtasun-protokoloa osatzeko, eta “edozein jarrera bortitz saihesteko”.

San Antonioko jaiak 2022

Ekainak 10-19

Ekainak 10, ostirala
19:30 Txupinazoa eta omenaldi sorpresa Zintururi plazan
20:30 Kuadrillen jaitsiera
23:00 Dantzaldia Zintururin: ‘La Revolución Show’
00:30 Zezensuzkoa Zintururin

Ekainak 11, larunbata
10:00-14:00 VIII. Lapiko lehiaketa
11:00-13:00 Zirku tailerrak Zintururin
11:30 Munduaz Blai Azoka Txikia Zintururin
12:00-13:30 Helduen IX. Tiragoma txapelketa Batzordearen karpan
12:30 Vermouth saioa eta aperitiboa Batzordearen txosnan
13:00-14:00 Euskal dantzen emanaldia Zintururin
18:00-20:00 Kontzertua Zintururin: Los Bilbotxeros Band
19:00 Hirugihar-jana La Cabaña Tabernan
19:00 Hirugihar-jana D’Zero tabernan
20:00 Haragi-zipildu jana Chill Out tabernan
20:00 Saiheski-jana Etxezuri tabernan
23:00 Dantzaldia Zintururin: La Reina Show

Ekainak 12, igandea
11:00-14:00 Puzgarriak Zintururin (0-4 urte). Euria bada, Institutuan
11:00-13:00 Astronomia tailerra haurrentzat Batzordearen karpan (8-12 urte)
11:00-14:00 Pintxo-potea txosna eremuan
13:30 Kontzertua D’Zero tabernaren aurrean: Rock&Blues
14:00 Broxeta/Txorizoa/Hirugiharra/Odolkia Etxezuri tabernan. Ekimen solidarioa Aingeruren alde (pintxoak 1,50 euroan)
14:30 Paella-jana D’Zero tabernan
14:30 Paella-jana La Cabaña tabernan
17:00 Igel-toka txapelketako finalak Etxezuri tabernan
17:00 Pala txapelketako finalak Zintururiko frontoietan
17:30 Ibilgaiu klasikoen erakusketa
18:00 Antzerkia Kultur Etxean Goikoa Jubilatuen eskutik
19:00-20:00 Koadringo, kuadrillen bingoa, Zintururi plazan
19:30-21:00 Txorizo-jana Batzordearen txosnan
21:00 Holi Jaia Zintururin

Ekainak 13, astelehena
17:30-19:30 Tailerrak haurrentzat (10 urtera arte). Euria bada, Institutuan
18:00 Ginkana Zintururin Euskal Herriko ohituren inguruan (10-12 urte). Euria bada, Institutuan
18:30 Haur-kuadrillen jolasak Zintururin: zezen mekanikoa, moto-jaurtiketa… (+12 urte). Euria bada, Institutuan
18:30 Meza nagusia eta Doneztebe Abesbatzaren emanaldia
19:30 Txokolatada herrikoia

Ekainak 16, osteguna
18:45-20:00 Gipsy Zumba Jaia
21:00 Pintxo potea Game Of Txaranga taldeak girotuta txosna inguruan

Ekainak 17, ostirala
17:00 Pala Junior txapelketako finalak Zintururiko frontoietan
20:00 Hirugihar-jana Etxezuri tabernan
20:30-21:30 Gurdien igoera Galizia kalean
23:00 Erromeria Zintururin: Erruki taldea
00:30 Zezensuzkoa Zintururin
03:00 DJ Gaua Zintururin

Ekainak 18, larunbata
08:30-13:00 Petanka txapelketa Kukullaga parkean
11:00-13:00 Irristaketa artistikoa erakustaldia eta irristaketa tailerra Zintururin
13:15 Apar festa Zintururin
14:30 Herri bazkaria Institutuan: Patatak errioxar erara, solomoa piper gorriekin eta hojaldrea. Prezioa: 10 euro
17:00 Arku-tiroketa La Presan
18:00-20:00 Kuadrillen VII. Ginkana Zintururin
19:00 Sardina-jana eta txorizoa sagardoan La Cabaña tabernan
19:00 Txorizo-jana D’Zero tabernan
19:30 Flamenko kontzertua Etxezuri tabernan
20:00 Hirugihar-jana Chill Out tabernan
23:00 Dantzaldia Zintururin: La Resistencia

Ekainak 19, igandea
10:00-14:00 Gastronomia lehiaketak Zintururi parkean: paella, patata tortilla eta sangria
11:30-13:30 Haurrentzat disko festa Zintururin: Marito DJ + Animatzailea
18:30-19:30 K-Pop erakustaldia Zintururin
20:00 Saltxitxa-jana Batzordearen txosnan
20:00-23:30 Jai amaiera Zintururin: Lekittoko Deabruaken emanaldia

Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren presentzia indartuko du Etxebarrik San Antonioko jaietan

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak