☉ Galdakao
Programa / Kirola, gastronomia, goitibeherak, musika eta askoz gehiago, Galdakaoko jaietan
Irailaren 13an hasiko dira Galdakaoko jaiak eta hilaren 22ra arte luzatuko dira. Jai Batzordeak 160 jarduera baino gehiago antolatu ditu.

Irailaren 13an hasiko dira Galdakaoko jaiak eta hilaren 22ra arte luzatuko dira. Jai Batzordeak 160 jarduera baino gehiago antolatu ditu. Besteak beste, esku pilota, tenis eta padel txapelketak, gastronomia lehiaketak, goitiberak, kale antzerkia eta kontzertuak.
Galdakaoko jaiak 2019 – Egitaraua
Irailak 13, barikua
19:00 Jaietako desfilea Plazakoetxetik: Galdakaoko Da Capo Musika Banda, Galdakaoko Ad Libitum Txistu Banda, Maximo Moreno Musika Eskolako txistulariak, Adiskideak fanfarrea eta Batukada.
20:00 Pregoia eta txupinazoa udaletxetik
20:05 Kantuz Kantu Galdakaoko Da Capo Musika Bandarekin: Kurtzea, Iturriondo eta Santi Brouard
20:05 Diskofesta Kurtzeko plazan: Oihan Vega
20:30 Santakurtzetako Esku Pilota txapelketa. Finalerdiak (Orma Bi)
23:00 Kontzertua Ardanza parkean: Helldays (Galdakao) + Oxabi erromeria
24:00 Triziklo lasterketa Kurtzea frontoian (Zizpa)
Irailak 14, zapatua
09:00-20:00 Tenis eta Padel txapelketak Zugatzuko pistetan (Elexalde Mendian Tenis Kluba)
10:00 Paella txapelketa Plazakoetxeko parkean. Euria bada, Zabaleako parkean (Txosna Batzordea)
10:00 Petanka maratoia Zugatzuko Skate parkean (Mozoilo PK)
10:30 Kalez Kale Galdakaoko Da Capo Musika Bandarekin
11:15 Udal korporazioaren ekitaldi nagusia meza aurretik. Udaletxetik Andra Mari elizara
11:30 + 17:00 Abentura parkea Urreta ikastetxean (+ 8 urte)
12:00 Euskal parkea Berezikoetxeko plazan
12:00 Dantza Santi Brouard plazan: Festamendua, Tio Teronen Semeak
12:00 Kalez Kale Adiskideak fanfarrearekin
12:30 Bizkaiko Sokadantza Zabaleako plazan (Andra Mari Dantza Taldea)
13:00 Kalez Kale gaiteroekin
13:30 Kontzertua Kurtzeko plazan: Galdakaoko Da Capo Musika Banda
17:00 Ohe lasterketa Juan Bautista Uriarte kalean (Txosna Batzordea)
18:00 Antzerkia Santi Brouard plazan: Yihaaa!!!, Goitibera
18:00 IV. Taekwondo tailerra Urreta ikastetxean (CD Taekwondo Urreta)
19:00 Antzerki ibiltaria Santi Brouard plazatik: Al otro lado, Zanguango
19:00 Dendari Elkartea esku pilota txapelketako finalaurrekoak Kurtzea frontoian: Nafarroa vs Gipuzkoa (Adiskide)
19:00 Boxeo Gaua eta K1 Urreta kiroldegian (Galdakao Boxing Club)
19:30 Street Handball mistoa Mugaburuko landan (Eskubaloia Galdakao)
20:00 Dantza alardea Kurtzeko plazan (Andra Mari Dantza Taldea)
22:30 Kontzertuak Ardanza parkean: Akabu (Galdakao) + Tremenda Jauria
00:00-03:00 Alkoholaren gehiegizko kontsumoaren prebentziorako eta alkoholemia-tasa neurtzeko karpa Iturriondo plazan
01:30 Kontzertua Iturriondo plazan: Lehian
02:00 DJ Gaua Kurtzeko plazan
Irailak 15, domeka
09:00-14:00 Tenis eta Padel txapelketak Zugatzuko pistetan (Elexalde Mendian Tenis Kluba)
09:00 Gangurenera V. Igoera Santi Broaurd plazatik (Ganguren Mendi Taldea)
10:00 Marmitako Txapelketa Iturriondo plazan (Txosna Batzordea)
10:30 Santakurtzetako Esku Pilota txapelketa Kurtzeko frontoian. Finalerdiak (Orma Bi)
10:30 51. Santa Kurtze Txirrindulari Saria Juan Bautista Uriarte kaletik. Bizkaiko Master mailako txapelketa (Galdakaoko Txirrindulari Elkartea)
11:00 Gozo frijituen txapelketa Santi Brouard plazan. Euria bada, Zabalean (Centro Cultural Extremeño La Morenita)
10:30-20:00 Santakurtzak 2. Argazki Rallya Gandasegin: izena ematea (10:30-11:30 nagusien kategoria; 12:00-13:00 haurren kategoria), haurrentzako tailerra (12:00-12:30). Argazkiak emateko ordu muga: 18:30 haurrak; 20:00 nagusiak. Antolatzailea: Clikck eta Click
12:00 + 17:00 Ume eta gazteentzako parkea Urreta parkean
13:00 Ginkana Dantza Kurtzeko plazan (+16 urte) (Areto Dantza)
13:00 Kalez Kalea gaiteroekin
16:00 Goitibehera lasterketa Elexalden
16:00 Emakumezkoen Areto Futbol txapelketa Urreta kiroldegian: Artaromo (Getxo), Iturriondo (Bilbo), Lagun Onak (Galdakao). Antolatzailea: CDA Lagun Onak
18:00 Kontzertua eta tailerra berrerabilitako objektuekin Santi Brouard plazan. Euria bada, Gandasegin (Trakamatraka)
18:00 Kalez Kale Adiskideak fanfarrearekin
18:00 Gizonezko seniorren Areto Futbol txapelketa Urreta kiroldegian: Nalda (Errioxa), Portus Amanus (Castro), Lagun Onak (Galdakao)
18:00-22:00 Padel txapelketa Zugatzuko pistetan
19:00 Antzerkia Mugaburuko landan: Envà, Amer i Afreica
19:00 Bertso jaialdia Kurtzeko plazan: Maialen Lujanbio, Sustrai Colina, Onintza Enbeita, Julio Soto. Gai-jartzailea: Arkaitz Estiballes
19:00 Dantza alardea Torrezabal Kultur Etxean (Centro La Morenita)
19:00 Kalez Kale Ad Libitum Txistu Bandarekin
20:00 Pencak Silat erakustaldia Kurtzeko frontoian (CD Silek Tuo)
20:30 Areto-dantza lehiaketa Ardanza parkean (Areto Dantza)
21:30 Zinea kalean: Asterix, edabe magikoaren sekretua
22:00 XXII. Kantzontzilo eta kulero lasterketa Iturriondo plazan (Zizpa)
Irailak 16, astelehena
11:00 Umeen Petanka txapelketa Zugatzuko Skate parkean
12:00 + 17:00 Umeentzako parkea Berezikoetxeko plazan. Euria bada, Urreta ikastetxean
17:00 Kukaina Elexaldeko igerilekuan (Zizpa)
17:30 Igel-toka txapelketa Iturriondo plazan (Galdakaoko Pentsionisten Elkartea)
18:00 Umeentzako berbena Kurtzeko plazan: Honululu, Kantu Kolore
18:00 Birziklatze tailerra Ardanza parkean: Nor zen Romualda Zuloaga?
18:30 Txapa tailerra: Eraso sexistarik ez
19:00 Zumba masterclass Ardanza parkean (Erabide)
19:00 Emakumeen Esku Pilota partiduak Kurtzeko frontoian (Adiskide)
19:00 Kalez Kale Ad Libitum Txistu Bandarekin
19:30 Buruhandiak Mugaburuko landan
20:00 Kale Antzerkia Santi Brouard plazan: Rojo estandar, Lanordika. Euria bada, Gandasegin
Irailak 17, martitzena
14:00 Adinekoen bazkaria eta dantzagarriak Kurtzeko plazan. Prezioa 2 euro. Tiketak salgai irailaren 5etik aurrera Torrezabal Kultur Etxean (09:00-13:30)
15:00 Kortxo ateratze txapelketa Kurtzeko plazan (Erabide)
16:30 Mus Txapelketa Iturriondo plazan (Patakon)
17:00 Umeentzako olgetak Berezikoetxeko plazan: Ametsen herria. Euria bada, Urreta ikastetxean
18:00 Rap tailerra La Basurekin Torrezabal Kultur Etxean (Erabide)
18:00 Gaztechef txapelketa Plazakoetxen (11-16 urte). Euria bada, Gandasegin (Gazte Topaguneak)
18:00-22:00 Padel txapelketa Zugatzuko pistetan (Elexalde Mendian Kluba)
19:00 Kalez Kale Ad Libitum Txistu Bandarekin
19:00 Dendari Elkartea esku pilota txapelketako final aurrekoak Kurtzeko frontoian: Araba vs Bizkaia (Adiskide)
19:30 Talentu txapelketa Iturriondo plazan (Zizpa)
19:30 Buruhandiak Mugaburuko landan
19:30 Kalez Kale Maximo Moreno Musika Eskolako trikitixa ikasleekin
Irailak 18, eguaztena
16:00 Orienting Iturriondo plazan (Ezkabiz)
17:00 Tenis txapelketa Zugatzuko pistetan (-12 urte)
17:00 Rol, estrategia eta simulazio jokoak Gandasegin (Rigor Mortis)
17:00 Umeentzako olgetak Berezikoetxeko plazan: Ametsen herria. Euria bada, Urreta ikastetxean
18:00 Zela errea Iturriondo plazan (Guzur Aretxa)
18:00-22:00 Padel txapelketa Zugatzuko pistetan
19:00 Umeentzako berbena Berezikoetxeko plazan: Diskopuntx. Euria bada, Urreta ikastetxean
19:00 Kalez Kale Ad Libitum Txistu Bandarekin
19:00 Rap txapelketa eta La Basuren show case-a Santi Brouard plazan (Erabide)
19:00 Dantza modernoa, funky eta jazz ikasleen erakutaldia Kurtzeko plazan
19:00 Esku Pilota partiduak Kurtzeko frontoian: XXV. Galdakaoko Topaketak. Euskal Herriko lehen mailako pilotari afizionatuak (Adiskide)
19:30 Buruhandiak Mugaburuko landan
19:30 Kalez Kale Maximo Moreno Musika Eskolako trikitixa ikasleekin
20:30 Gizonezkoen Areto Futbol partidua Miguen A. Sevilla eta Mariano Lopezen omenez Urreta kiroldegian: Soloarte B (Basauri) vs Peña Kalimotxo (Basauri)
Irailak 19, eguena
11:00 Betiko jokoen olinpiadak adinekoentzat Kurtzeko plazan (Adinekoen zerbitzua)
17:00 Tenis txapelketa Zugag¡tzuko pistetan (-12 urte)
17:00 Umeentzako ludoteka Berezikoetxeko plazan (1-7 urte). Euria bada, Urreta ikastetxean
17:00 Rol, estrategia eta simulazio jokoak Gandasegin (Rigor Mortis)
17:30 Motor txikien lasterketa eta txokolatada Iturriondo plazan. Euria bada, Gandasegin (Txosna Batzordea eta Eguzkibegi Ikastola)
18:30 Umeentzako olgetak Santi Brouard plazan: Garbijai. Euria bada, Gandasegin
18:30 Oliba-hezur jaurtiketa Iturriondo plazan (De Kuskas)
18:00-22:00 Padel txapelketa Zugatzuko pistetan
19:00 Abesbatza kontzertua Kurtzeko plazan: Danok Aurrera (Bengoetxe) eta Maximo Moreno
19:00 Kalez Kale Ad Libitum Txistu Bandarekin
19:00 Esku Pilota partiduak Kurtzeko frontoian: XXV. Galdakaoko Topaketak. Euskal Herriko lehen mailako pilotari afizionatuak (Adiskide)
19:30 Kalez Kale Maximo Moreno Musika Eskolako trikitixa ikasleekin
21:00 Playback lehiaketa Ardanza parkean (Zizpa)
Irailak 20, barikua
17:00 Tenis txapelketa Zugatzuko pistetan (-12 urte)
17:00 Tortilla txapelketa Etxaburu kalean. Euria bada, Zabalean (Pepeto)
17:00 Ume eta gazteentzako parkea Urreta parkean. Euria bada, Urreta ikastetxean
18:00 Petanka txapelketa Zugatzuko Skate parkean (Mozoilo PT)
18:00-22:00 Padel txapelketa Zugatzuko pistetan
18:00 Apar festa Santi Brouard plazan
19:00 Esku Pilota partidu profesioanalak Kurtzeko frontoian: Elordi-Tolosa vs Alberdi-Larunbe + Urrutikoetxea-Aretxabaleta vs Elezkano-Martija (Adiskide)
19:00 Zirkoa Berezikoetxeko plazan: Papagayo Flow, Mususic Circus
19:00 Kalez Kale gaiteroekin eta Ad Libitum Txistu Bandarekin
19:30 Kale antzerkia Iturriondo plazan: Femmes, Hortzmuga Teatroa
20:30 Zezensuzkoa: Mugaburu, Bizkai, Kurtzeko, Iturriondo (Guzur Aretxa)
22:30 Kontzertuak Ardanza parkean: Otuz (Galdakao) + Eskean Kristo + Itziarren Semeak
23:00 Asier Bilbao Kurtzeko plazan
24:00 Berbena: Remix Orkestra Muguru kalean
24:00 Flan jana Kurtzeko frontoian (Zizpa)
Irailak 21, zapatua
09:00-20:00 Tenis eta Padel txapelketak Zugatzuko pistetan (Elexalde Mendian Tenis Kluba)
10:30 Santakurtzeko Esku Pilota txapelketa Kurtzeko frontoian. Finalak (Orma Bi)
11:00 Kalez Kale Triki Piu taldearekin
11:30 Galdakaoko X. eta Bizkaiko XV. Artzain txakurren txapelketa Ardanza parkean
12:00 + 17:00 Ume eta gazteentzako parkea Urreta ikastetxean
13:00 Kalez Kale Ad Libitum Txistu Bandarekin
13:30 Kale antzerkia Santi Brouard plazatik: Sardina Bakalau, Anita Maravillas
13:30 Larrain dantza Iturriondo plazan (Andra Mari Dantza Taldea)
15:00 Herri bazkaria Kurtzeko plazan. Prezioa 12 euro. Tiketak salgai irailaren 3tik aurrera Torrezabal Kultur Etxean (09:00-13:30). Irailaren 3an arratsaldean ere salgai (20:30-22:00). // Jantzi tradizionalen txapelketa (Dendari Elkartea), bertsolariak (Arkaitz Estiballes eta Etxahun Lekue) eta erromeria
17:00 Tenis txapelketa Zugatzuko pistetan (-12 urte)
18:00 Herri Kirolen txapelketa Kurtzeko plazan (Txandapa)
18:00 Kalez Kale Adiskideak fanfarrearekin
18:00 Kale antzerkia Santi Brouard plazan: Wet floor, Cristina Solé. Euria bada, Gandasegin
19:00 Kale antzerkia Berezikoetxeko plazan: Amico on the beach, Amico Teatro
19:00 Dendari Elkartea esku pilota txapleketako finalak Kurtzeko frontoian (Adiskide)
20:30 Areto dantzen erakustaldia Urreta kiroldegian (Areto Dantza)
22:00 Eraso sexisten kontrako gunea Iturriondo plazan. Laguntza eta aholkularitza
23:30 Kontzertua Ardanza parkean: Fangoria
00:00-03:00 Arriskuak gutxitzeko eta substantziak aztertzeko karpa Iturriondon (Ailaket elkartea)
00:00-03:00 Alkoholaren gehiegizko kontsumoaren prebentziorako eta alkoholemia-tasa neurtzeko karpa Iturriondon
01:30 Erromeria Iturriondo plazan: Ezten Giro
02:00 DJ Gaua Kurtzeko plazan
Irailak 22, domeka
08:00 Putxera txapelketa Urreta parkean (Txoko Hogeiak)
09:00-20:00 Tenis eta Padel txapelketak Zugatzuko pistetan (Elexalde Mendian Tenis Kluba)
11:00 Arku tiroa Mugaburuko landan (Arqueros Kasy Kirol Kluba)
12:00 Ume eta gazteentzako parkea Urreta ikastetxean
12:00 Erraldoi eta buruhandien desdilea Kurtzeko plazatik
12:00 Kalez Kale Adiskideak fanfarrearekin
13:00 Kalez Kale gaiteroekin
13:00 Txistu alardea Kurtzeko plazan (Ad Libitum Txistu Elkartea)
17:00 Haurrentzako tailerrak Urreta ikastetxean: eskulanak eta makillajea (Argizai Eskaut Taldea)
18:00 Herri Kirolen erakustaldia Kurtzeko plazan
18:00 Txitxarrilloa Ardanza parkean: Trio Nectar
18:00 Kalez Kale Triki Piu taldearekin
20:30 Jai amaiera Kurtzeko plazan: kuadrilen arteko txapelketen sari banaketa, argazki lehiaketako argazkien proiekzioa, dantzaldia eta azken biribilketa (Gazte Topaguneak, Txosna Batzordea, Da Capo, Areto)
Irailak 28, zapatua
Jai osteko asteburua
15:00 Kuadrilen bazkaria (Txosnen kolektiboa)
☉ Galdakao
Bost urte eta erdiko kartzela-zigorra ezarri diote Fernando Izagirreri, DYAren 2,9 milioi euro desbideratzegatik
Gainera, 10.800 euroko isuna ordaindu beharko du galdakoztarrak. Bizkaiko Auzitegiak ebatzi du egindako transferentziek “ez zutela inolako azalpen logiko eta enpresarialik”

Bost urte eta erdiko kartzela-zigorra ezarri diote Fernando Izagirre galdakoztarrari, DYAren presidente izan zen garaian (2016-2021) bidegabeko jabetzeagatik eta kontuak faltsutzeagatik.
Era berean, 10.800 euroko isuna ordaindu behar duela erabaki du Bizkaiko Probintzia Auzitegiak.
Izagirreren bazkideari, Juan Diego Gallardori, lau urte eta erdiko kartzela-zigorra eta 8.100 euroko isuna ezarri dio Auzitegiak.
Epaiaren arabera, biek ala biek, “ados jarrita eta zilegi ez den onura lortzeko asmoz”, 2,9 milioi euroko zenbatekoarekin hainbat zenbateko transferitu edo transferitzeko agindu zuten DYA Bizkaiaren titulartasuneko kontu korronteetatik Emergentzia Plusera eta Ambulancias Barcelona SAren kontu korronteetara.
Bizkaiko Auzitegiak gaineratu duenez, diru-kopuru horren transferentziak “ez zuen inolako azalpen logiko eta enpresarialik”, eta dirua “itzultzeko asmorik gabe” transferitu zuten.
“Akusatuek ez dute azalpean bateraturik eman funts horiek transferitzeari dagokionez”, zehaztu du epaiak, eta azalpenak “erabat sinesgaitzak” direla esan du: “Ez dute inolako logikarik edo euskarririk, edo beste frogabide batzuen bidez ezeztatu ere egiten dira”.
Gainera, Auzitegiak erabaki du bi akusatuek batera eta solidarioki 2,9 milioi euroko kalte-ordaina ematea Bizkaiko DYAri.
Epaia ez da irmoa eta Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian helegitea aurkez dezakete akusatuek.
☉ Galdakao
Auzoakeko zinegotziek eta “batzarraren erdiak baino gehiagok” ez zuten sare sozialetan publikatu den komunikatuaren berririk
“Auzoak osatzen dugun batzarraren erdiak baino gehiagok ez genuen Facebooken argitaratu dutenaz ideiarik ere ez. Harrituta gaude denok”, esan diote GEURIAri

“Harrituta”. Horrela daude Auzoak plataformako hainbat kide, tartean, Toño Gonzalez eta Monika Bailon zinegotziak.
Atzo, 2026ko aurrekontua onartzeko ez-ohiko bilkura baino bi ordu eta erdi aurretik, Auzoak Galdakao Facebook profilean komunikatu bat kaleratu eta herriko hedabide batzuk etiketatu zituzten, GEURIA barne.
Honakoa dio oharrak: “Jakinarazi behar dugu EH Bilduk, Usansolo Herriak eta Auzoak osatzen duten gobernu taldeak gaur aurkeztuko duen aurrekontua ez dela gure Auzoakeko batzarrean ez proposatu, ez alderatu, ez eztabaidatu, ez bozkatu ez onartu. Auzoakeko batzarretik behin baino gehiagotan eskatu dugu parte hartzeko interesa, baina Auzoak ordezkatzen duten bi zinegotziek ez diote jaramonik egin gure eskaerari”.
Adierazpena Auzoakeko Batzarra osatzen duen “gehiengoak” sinatu duela adierazi dute.
Komunikatuaren berri izan orduko, Galdakaoko Udalean Auzoaken ordezkari diren zinegotziekin eta plataformako beste kide batzuekin jarri zen harremanetan GEURIA eta “harrituta” zeudela esan zuten.
Eta gauean euren erantzuna idatziz jaso genuen: “Auzoak osatzen dugun batzarraren erdiak baino gehiagok ez genuen Facebooken argitaratu dutenaz ideiarik ere ez. Harrituta gaude denok”, esan diote GEURIAri.
Zentzu horretan, “laster” bilera bat izango dutela esan dute, “gai honi buruz gehiago jakiteko”.
“Sare sozialen bidez jakin dugu Auzoakeko batzordearen kide garen hainbat eta hainbat pertsona. Plataformako kide batzuen aldetik ekitaldi koldar samarra izan dela uste dugu”, esan dute.
☉ Galdakao
Bideoa | Zein da euskarazko hitz politena? Galdakaoko Mintzodromoan galdera bota dugu!

Euskararen Nazioarteko Egunaren testuinguruan, gaur, abenduak 4, Mintzodromoa antolatu dute Galdakaon [hemen argazkiak!]. Bertan izan gara eta eguna aprobetxatuta, galdera bakarra bota diegu parte hartzaile batzuei: zein da euskarazko hitz politena? Entzun erantzunak!
☉ Galdakao
2026ko aurrekontua onartu dute Galdakaon gobernu taldearen aldeko botoekin
Oposizioaren “borondate falta” salatu du gobernu taldeak. EAJk eta PSEk adierazi dute gobernu taldearengan “konfiantza galdu” dutela

EH Bilduren, Usansolo Herriaren eta Auzoaken aldeko botoekin eta EAJren eta PSEren kontrako botoekin onartu dute Galdakaoko 2026ko aurrekontua.
Guztira 47,6 milioi euro kudeatuko ditu Udalak datorren urtean, eta aurrekontuak herritarren “benetako beharrizanei” erantzuten diela esan du Alberto Ealo Ogasun arloko zinegotziak, “galdakoztarren bizi kalitatea hobetzeko asmoarekin”.
Urtarrilaren lehen astetik aurrera indarrean egongo da aurrekontu berria, Edurne Espilla jarduneko alkateak ez-ohiko osoko bilkuran adierazi duenez.
Oposizioa kontran
EAJk eta PSEk kontran bozkatu dute gobernu taldearen aurrekontu proposamena.
Alfredo Olea jeltzaleak adierazi duenez, gobernu taldearen aurrekontu proiektua “kontinuista” da: “Gardentasunik eza, marketing politikoa eta autobonboa nabarmentzen ditugu”.
Ildo horretan, “oinarrizkoa betetzeko” aurrekontua dela adierazi dute, eta salatu dute gerora gobernu taldeak aurrekontu-aldaketak egingo dituela: “Datorren ekitaldian ziur makromoldaketak bozkatu beharko ditugula, gehiengoa gastu arrunta finantzatzeko”, esan du Oleak.
EAJk ez du emendakinik aurkeztu, eta arrazoia honakoa: “Iaz adostasuna lortu genuen, akordio batzuk lortu genituelako, baina orain errealitatea bestelakoa da, atsekabegarria da. Adostutako proiektu asko egin gabe daude; gure konfiantza eman genuen iaz, eta orain konfiantza hori hautsita dago”, esan du Ainhoa Agirregoikoa jeltzaleak.
Kontran, PSEk zortzi emendakin aurkeztu ditu, milioi bateko balioarekin. Hala ere, ez dute bat bera ere onartu: gobernu taldeak kontran eta PSEk eta EAJk alde bozkatu dute.
“Izateko bokazioarekin eta oposizio konstruktiboa eginez analisia egin dugu. Emendakinak aurkezten ditugunean horiek baloratzea eskatzen dugu, baina ez da horrela izan gobernu taldearen aldetik”, adierazi du Victor Trimiño PSEko bozeramaileak.
Gobernu taldeak aurkeztutako aurrekontu proposamena “urria” dela deitoratu du alderdi sozialistako zinegotziak.
“Iaz abstentziora jo genuen 2025eko aurrekontuaren bozketan gobernu taldearekin proiektuak adostu genituelako, baina gaurdaino ez dira egin”, salatu du Trimiñok: “Ez dute gure konfiantza berriro merezi”.
Alberto Ealo EH Bilduko zinegotziak oposizioaren “borondate falta” salatu du: “Urriaren 24an jakinarazi genien proposamenak jasotzeko prest geundela —oraindik zirriborroa osatu gabe zegoenean, ekarpenak errazago txertatzeko moduan— eta horretarako bi aste eman genizkien. Epea amaituta, ez genuen proposamenik jaso. Ondoren, bi alderdiekin partekatu genuen aurrekontuaren zirriborroa, eta berriro ere ekarpenak egiteko aukera zabaldu genuen”.
“PSEk emendakinak aurkezteari ekin beharrean, prentsara jotzea erabaki zuen, marketing edo propaganda ariketa gisa; gainera, emendakinak epez kanpo aurkeztu zituen. EAJ alderdiak, ez du emendakinik aurkezteko saiakera ere ez egin”, esan dute EH Bilduko ordezkariek.
Zentzu horretan, negoziaketarako “eskua luzatuta” izan dutela argudiatu dute ezker koaliziotik, “nahiz eta udalbatzan gehiengoa izan”.
Eta adibide gisa azaldu dute 2021etik oposizioaren 23 emendakin onartu dituztela: “Horietatik 13 eginda daude, eta beste bost bideratuta ditugu”, esan du Espillak, eta gaineratu du: “Egia da asko iaz onartutako proiektuak direla, baina egia da ere batzuk bideratuta daudela dagoeneko, bidean daudela”.
☉ Galdakao
Galdakaoko Auzoak plataforman desadostasunak daude 2026ko Udal Aurrekontua dela eta

EH Bilduk, UHk eta Auzoakek osatzen duten Galdakaoko gobernu taldeak 2026ko aurrekontu proposamena aurkeztu dute gaur goizean prentsaurrekoan, arratsaldean ez-ohiko osoko bilkuran eztabaida egon aurretik.
Eta, bitarte honetan, Auzoak plataformak komunikatu bat argitaratu du sare sozialetan 14:00ak aldera, herriko hedabide batzuk etiketatuta, GEURIA barne.
“Jakinarazi behar dugu EH Bilduk, Usansolo Herriak eta Auzoak osatzen duten gobernu taldeak gaur aurkeztuko duen aurrekontua ez dela gure Auzoakeko batzarrean ez proposatu, ez alderatu, ez eztabaidatu, ez bozkatu ez onartu. Auzoakeko batzarretik behin baino gehiagotan eskatu dugu parte hartzeko interesa, baina Auzoak ordezkatzen duten bi zinegotziek ez diote jaramonik egin gure eskaerari”, salatu dute Facebooken publikatu duten komunikatuan.
Adierazpena Auzoakeko Batzarra osatzen duen “gehiengoak” sinatu duela adierazi dute.
“Atzerapauso larria”
“Udalbatzan onartzeko tramiteak gure batzarraren onespena behar ez badu ere, Auzoaken egoera hau atzerapauso larria da Auzoak proiektuaren funtzionamendu parte-hartzailean eta espiritu asanblearioan”, gaineratu dute.
Auzoakeko bi zinegotziek “zer bozkatuko duten ez” dakiela esan du Auzoakeko batzordearen gehiengoak; “nolanahi ere ziur gaude gure auzoen eta auzotarren ongizaterako erabakirik onena hartuko dutela”.
GEURIAk udalbatzan ordezkaritza duten zinegotziekin hitz egin du eta euren balorazioaren zain gaude. Gainera, Auzoakeko beste kide batzuekin ere jarri gara harremanetan eta adierazi dute plataformako kide guztiak ez zeudela komunikatu horren jakinaren gainean.










