Irailaren 15ean, ostegunez, eraso sexisten kontrako Flashmoba antolatu dute Galdakaon, Santakurtze jaien programaren barruan. Guztira 500 lagun inguru bildu dira Ardanza parkean eta Esne Beltzaren ‘Ez da ezetz’ abestia dantzatu dute. Entseguak ekainean hasi zituzten.
