Irailaren 9an, ostiralez, hasi dira Galdakaoko jaiak. 40 koadrila inguruk ireki du jaietako desfilea, tartean, besteak beste, Eguzkibegi Ikastolako ehundaka ikasle (2017an 50 urte beteko ditu). Pregoia Belen Madariaga musika zuzendariaren esku izan da eta txupinazoa Alvaro Saiz GBGEko kideak bota du.
