Kontzertuen artean eskualdeko 9 talderen zuzenekoak iragarri dituzte: Beranduegi, Belardi Rockers, Cheluman eta DJ Funi, Perros Kon Asma, Empire of Disease, Akabu, Mummia, Ostrich Wedding eta...
Irailaren 13tik 22ra bitartean ospatuko dira Galdakaoko jaiak. Jai egitaraua oraindik prestatzen ari dira, baina dagoeneko santakurtzetako kontzertuen kartela bere osotasunean eman dute jakitera. Herritarrek Oxabi,...
Egitarau ofizialaren faltan, uztailaren 20ko (larunbata) kontzertua zein izango den jakin dugu: Tremenda Jauria talde madrildarra.
Uztailaren 5ean, ostiralean, hasiko dira Abusuko jaiak. Hilaren 7ra arte, gastronomia, musika, kirola eta lehiaketak izango dira Abusun.
Uztailaren 19tik 28ra bitartean ospatuko dira Etxebarriko Jaiak. Elena Caballero La Basu rap abeslaria izango da aurtengo pregoilaria.
Ekainaren 23an, San Joan bezperan, sua piztu zuten Urretako jaietan, udari ongi etorria emateko eta urteko oroitzapen txarrak ezabatzeko.
Ekainaren 23an San Joan suarekin bukatu dituzte Pozokoetxeko jaiak. San Joan sua piztu aurretik eta ondoren EZ3 taldearen kontzertua izan zen.
Ekainaren 21etik 24ra bitartean ospatuko dira Urreta auzoko jaiak, Galdakaon. Aurten Marian Diaz Bizkaiko Alzheimer Elkartearen presidenteak irakurriko du pregoia.
Ekainaren 21etik 23ra bitartean ospatuko dira Pozokoetxeko jaiak, Basaurin. Gastronomia txapelketak, puzgarriak, Zientziapolis edota San Juan sua izango dira.
Ekainaren 21ean, ostiralez, hasiko dira Basozelaiko jaiak eta hilaren 23an, San Juan suarekin, bukatuko dira.