Udiarragako jaiak gero eta gertuago daude. Irailaren 7an, asteazkenez, hasiko dira Ugaoko jaiak eta hilaren 12ra arte luzatuko dira. Kale animazioak, hitzaldiak, gastronomia eta karta txapelketak eta kontzertuak antolatu dituzte, besteak beste.
Ugaoko jaiak 2016 – Egitaraua
Irailak 7, asteazkena
18:00 Mus txapelketaren hasiera jubilatuen elkartearen lokaletan
18:30 Koadrilen jaitsiera, buruhandien eta Gazteleku fanfarrearen eskutik
19:00 Pregoia eta txupinazoa udaletxean
19:30 Kale animazioa Gazteleku fanfarrearekin eta Ugaoko buruhandiekin
20:15 Salbea Ama Birjinaren ohorean, ermitan
20:30 Kontzertua baselizan: Eder Bengoetxea (biolina) eta Eki Etxebarria (pianoa)
20:30 Koadrilen jaitsierako sari-banaketa Herriaren enparantzan
20:30 Dantzaldia Herriaren enparantzan: Luhartz
Irailak 8, osteguna
11:00 Diana
12:00 Meza nagusia
13:00 Bilbainadak Herriaren enparantzan
13:00 Kalean Kantuz Bidebieta trikitilarien laguntzarekin
18:00 Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak Gernika enparantzan
19:30 Hitzaldia Jane Jauregian – Sergio Escribano-: “Indusketak Santa Maria del Yelmoko Santutegian (Laudio)”
21:00 Kontzertua Herriko enparantzan: Niko Etxart
Irailak 9, ostirala
13:00 Omenaldia udalerriko emakumezko eta gizonezko helduenari, jubilatuen elkarteko lokaletan
14:30 Erretiratuen bazkaria El Jaro kiroldegian
18:00 Zumba Herriaren enparantzan (euria bada, El Jaro kiroldegian)
19:00 Sarea Txiki eta Mungiako Tantak korala ermitan
19:30 Hitzaldia Jane Jauregian – Iñaki Garcia Uribe-
20:00 Kluben arteko Kickboxing ermitako plazan (euria bada, El Jaro kiroldegian
21:30 Dantzaldia Herriaren enparantzan: Arizgoiti taldea
23:30 Kontzertua Gernika enparantzan: Enkore + Kaotiko
Irailak 10, larunbata
09:00 Gastronomia lehiaketak ermitako zabalgunean: Marmitakoa eta Tortilla (euria bada, ikastetxean)
11:00 Diana
11:30 Arrantza ikastaro teoriko-praktikoa, 8 urtetik gorako umeentzako. Topagunea: Bide Zaharra kaleko lokalean
12:30 Euskal Pilota erakustaldia Gernika enparantzako frontoian: Ugao eta Arrankudiaga
14:00 Gastronomia lehiaketen sari-banaketa
15:00 Plater-tiroketa Zeberioko Ermitabarri auzoan
17:00 Emakumezkoen futbol txapelketa triangularra Arandia zelaian
18:00 Mus txapelketaren finala Jubilatuen Etxean
18:30 Dantza-jaialdia ermitako plazan: Esbart Dansaire (Granollers) eta Etorki Dantza Taldea (euria bada, El Jaro kiroldegian
20:00 Kale animazioa Ku-Klux fanfarrearekin eta Ugaoko buruhandiekin
20:00 Abesbatza kontzertua ermitan: Santa Lucia abesbatza (Laudio)
21:30 Dantzaldia Herriaren enparantzan: Akerbeltz
24:00 Kontzertua Gernika enparantzan: Play The Game (Queen-en tributu banda)
02:15 DJ emanaldia Herriaren enparantzan
Irailak 11, igandea
09:00 Arrantza Masterra
11:00 Diana
11:00 Nekazaritza Azoka ermitako zabalgunean
11:00 Umeentzako jolasak Herriaren enparantzan
13:00 Herri Kirolak ermitako zabalgunean
16:30 Txirrindulari-lasterketa
18:00 Irristaketa artistiko jaialdia Gernika enparantzan (euria bada, El Jaro kiroldegian)
18:00 Kale animazioa Guretzat fanfarrearekin eta Ugaoko buruhandiekin
19:00 Zirku-emanaldia Herriaren enparantzan
21:30 Antzerkia Gernika enparantzan: Ugaoko Bidea Taldea
Irailak 12, astelehena
11:00 Diana
11:00 Hildakoen aldeko meza ermitan
11:00-14:00 + 17:00-19:00 Umeentzako jolas-parkea ermitako plazan
11:00-14:00 + 17:00-19:00 Gazteentzako jolas-parkea Arandian
12:30 Kale animazioa Beti Jai fanfarrearekin
14:30 Indaba-jan tradizionala
18:30 Kale animazioa Zo-Zongó taldearen eskutik
19:00 Kulero, tanga eta galtzontzilo lasterketan izena ematea
20:00 Kulero, tanga eta galtzontzilo lasterketa
20:30 Dantzaldia Herriaren enparantzan: Oxabi
20:30 Kale animazioa Zo-Zongó taldearen eskutik
23:15 Bolari buelta
23:30 Azken traka
