El Conquistador del Caribe saioko hiru finalistak: Izeta, Aiskander ugaotarra eta Isma :: ETB
Ugaoko jaiak irailean ospatuko dira eta dagoeneko martxan jarri dute kartel iragarlearen lehiaketa ekainaren 30era arte. Era berean, egitarauaren barruan izango den jarduera baten berri eman dute: Ugaoko Konkistatzailearen bila, hain zuzen.
Irailaren 9an, larunbatez, burutuko da jarduera eta izenak dioen bezala, udalerriko konkistatzailearen bila ariko dira. Talde mistoak eratu beharko dituzte herritarrek -12 urtetik gorakoak- eta proba ezberdinak egin beharko dituzte.
Azken proban ETBko El Conquistador saioko azken edizioko parte-hartzaileen laguntza jasoko dute partaideek. Tartean, besteak beste, Aiskander Jauregi ugaotarra, Isma Pereira igorreztarra, Aitor Barrio gasteiztarra eta Kemen Aldave lekunberritarra izango dira Ugaoko Konkistatzailearen bila proban.
