→Galdakao

Programa | Azaroaren 29tik abenduaren 1era izango dira Ander Deunaren jaiak, Usansolon

Ander Deunaren jaiak ospatuko ditu Usansolok azaroaren 29tik abenduaren 1era bitartean. Jai Batzordeak 30 jarduera inguru antolatu ditu.

Ander Deunaren jaiak iaz // Argazkia: Geuria

Ander Deunaren jaiak ospatuko ditu Usansolok azaroaren 29tik abenduaren 1era bitartean. Besteak beste, kuadrillen jasitsiera, gastronomia lehiaketak, tailerrak, kale animazioa, herri bazkaria eta erromeriak antolatu ditu Jai Batzordeak. Aurten Usansoloko odol emaileek irakurriko dute pregoia.

Usansoloko jaiak | Ander Deuna 2019 | Egitaraua

Azaroak 29, ostirala
17:00 Tailerrak Ludotekarekin
18:30 Diskodantza
20:00 Kuadrillen jaitsiera
20:30 Kuadrillen jaitsierako sari banaketa
20:45 Pregoia: Usansoloko odol emaileak
20:45 Txorizo dastaketa txosnan
21:00 Diskodantza
23:00 Erromeria: Zirkinik Bez

Azaroak 30, larunbata
09:00 Diana
10:00 Tortilla patata eta Indaba txapelketa
10:00 Bizkotxo txapelketa
11:30 Erraldoiak
12:00 Tailerrak Ludotekarekin
12:30 Kalejira: Gaita eta Metalak
14:00 Gastronomia txapelketen sari banaketa
15:00 Herri bazkaria
17:00 Txapel jaurtiketa txapelketa
17:30 Txapel jaurtiketaren sari banaketa
18:00 Erromeria: Gaita eta Metalak
19:00 Taloak plazan
20:00 Trikipoteoa Lamintxuren eskutik
22:00 Kontzertua: Mamagigi’s
23:30 Erromeria: Ilargi Beltza

Abenduak 1, igandea
09:00 Diana
10:00 Azoka
10:00 Aldibereko Xake partidak
12:00 Kalejira Oinarinen eskutik
12:30 Dantza alardea Oinarin Dantza Taldearekin
13:00 Kalejira: Gaiteroak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak