21. Korrika ez da Zeberiotik pasa aurten, baina Eskolak eta AEK-k Korrika Txikia ikusgarria antolatu dute.
21. Korrikak Hego Uribe eskualdetik egin zuen bidea apirilaren 10ean. Hala ere, Usansoloko Unkina eskolak gaur antolatu du bere Korrika Txikia.
Lekukoa hartu dute GEURIAk eta AEK-k Hego Uribeko azken kilometroan.
Usansolo izan da Hego Uribe eskualdean lekukoa hartzen azkena! Bost kilometro egin dituzte guztira usansolotarrek.
Galdakaon ere, euskararen alde! Bengoetxen hartu dute lekukoa galdakoztarrek eta Usansolora bidean jarri dira.
Aperribaiko auzotarrak ere Korrikaren eta euskararen alde irten dira kalera! Aldapan gora eta aldapan behera ibili dira.
Besteak beste, Etxebaila Dantza Taldeak, Kukullaga Areto Futbol Taldeak, Talka-Mugarri Gazteguneak, San Antonioko Jai Batzordeak, Etxebarriko Institutua, Bidea Sortzen IGE, Kukullaga Eskolak,...
Besteak beste, Mercabilbaok, Txokoek, Auzo Elkarteek, Basauriko Ikastetxeak, Basauriko udalbatzak, Sorgina Kultur Elkarteak, Kareagako Auzo Elkarteak, Haur Alaiak Guraso Elkarteak, Jubilatuak El...
San Migelen ere, euskararen alde! Sofia Taramona Eskolak, Mikelats Kultur Elkarteak eta San Migelgo Auzo Elkarteak hartu dute lekukoa bertan.