→Hego Uribe

22. Korrika aurkeztuko dute datorren astean Basaurin: ibilbidea, parte hartzeko moduak, mezua…

Bi hilabete barru 22. Korrikak bere bidea hasiko du Euskal Herriko kale eta errepideetatik zehar. Aurtengoan, Hego Uribe eskualdetik bi egunetan igaroko da: apirilaren 1ean Ugaotik, Arrigorriagatik, Basauritik, Etxebarritik eta Galdakaotik eta apirilaren 6an Usansolotik.

22. Korrikaren zehaztasun guztiak ezagutzera emateko eskualdean aurkezpen egunak antolatuko dituzte eta lehenengo hitzordua Basaurin izango da. Urtarrilaren 27an, ostegunez, egingo dute Basaurin aurkezpena Ibaigane Kultur Etxean 19:00etan. Besteak beste, herrian zehar Korrikak egingo duen ibilbidea, parte hartzeko moduak, omenduak, mezua edota antolatuko diren ekitaldien berri emango dute aurkezpenean.

Hego Uribeko gainerako herrietan noiz egingo dituzten Korrika aurkezpenen berri emango dugu datozen egunetan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak