Basauriko zenbait herritarrek Ahora Basauri Orain taldea sortu dute maiatzaren 26ko udal hauteskundeetan lehen aldiz aurkezteko. Talde independientea da eta Arkaitz Alonso dute zerrendaburu.
Azken agintaldian gazteria eta kirol arloko zinegotzia izan den Argoitz Gomez gaztea da Arrigorriagako PSEren zerrendaburua.
Zaratamoko EH Bilduk taldea berritu du eta ilusio berriz ekin dio lehiari: Alberto Ugarriza herritarra izango da alkatetzarako hautagaia.
Azken agintaldiko balantze positiboa egin du Karlos Idirin EAJko alkategaiak eta maiatzaren 26ko udal hauteskundeetarako "indarberrituta" aurkeztu du berriz ere bere burua.
Maiatzaren 26ko udal hauteskundeei begira, desanexioarekin aurrera egitea eta usansolotarren beharrizanak Galdakaoko Udalean jakinaraztea izango dira UHren ardurak.
Elkarrekin Podemos-Basauri Bai alderdiaren helburua izango da Eusko Legebiltzarreko eta Bizkaiko Foru Aldundiko kideekin elkarlanean aritzea, "erakunde bietan Basauriren alde borrokatzeko".
Ibilgailu elektrikoak erostea, herriko merkataritza babestea, igerilekuetan hobekuntzak edota oinezko patruilak areagotzea bilatuko du Etxebarriko EAJk.
Zaratamo "bizitzeko toki atsegina" izaten jarraitzeko konpromisoa azaldu du Jon Ajuriak eta horregatik bere burua aurkeztu du berriz Gure Herria plataformako zerrendaburu gisa.
Maiatzaren 26ko udal hauteskundeei begira, Galdakoko EH Bilduk zenbait proposamenen berri eman du.
Basaurin dauden 50 parkeen egoera aztertuko du Basauriko alderdi jeltzaleak. Bizkotxalde parkea birmoldatzeko proposamena ere zabaldu du, tartean hareazko parkea guztiz berritzea.