Hego Uriben, hamarretik sei herritarrek bozkatu dute ordurako: 2016an baino 9 puntu gehiago, bataz beste.
Maiatzaren 26ko udal hauteskundeetan Vox alderdiak hautagaitza bakarra aurkeztuko du Hego Uribe eskualdean. Hain zuzen ere, Basaurin aurkeztuko da eskuin muturreko alderdia.
Maiatzaren 26ko udal hauteskundeetan batera aurkeztuko dira Galdakao Bizirik, Ezker Anitza eta Galdakao Orain alderdietako ordezkariak.
Baga Biga ekoiztetxeak jakinarazi du Itziarren Semeak eta Modus Operandi taldeak arituko direla irailaren 6an Ugaon.
21. Korrika ez da Zeberiotik pasa aurten, baina Eskolak eta AEK-k Korrika Txikia ikusgarria antolatu dute.
21. Korrikak Hego Uribe eskualdetik egin zuen bidea apirilaren 10ean. Hala ere, Usansoloko Unkina eskolak gaur antolatu du bere Korrika Txikia.
Lekukoa hartu dute GEURIAk eta AEK-k Hego Uribeko azken kilometroan.
Usansolo izan da Hego Uribe eskualdean lekukoa hartzen azkena! Bost kilometro egin dituzte guztira usansolotarrek.
Galdakaon ere, euskararen alde! Bengoetxen hartu dute lekukoa galdakoztarrek eta Usansolora bidean jarri dira.
Aperribaiko auzotarrak ere Korrikaren eta euskararen alde irten dira kalera! Aldapan gora eta aldapan behera ibili dira.