→Hego Uribe

37 urte bete dira Hego Uribeko eta Bizkaiko uholderik larrienak izan zirenetik

1983ko abuztuaren 26a. Euskal Herriko uholderik larrienak gertatu ziren data horretan. Batez ere, uholdeek Bizkaia hondatu zuten, tartean, Hego Uribe eskualdeko herriak: Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao edota Ugao. Duela 37 urte izan zen ezbeharra, baina oraindik ere herritarrek gogoan dute garai hartan bizitakoa.

Uholdeen 30. urteurrenaren harira, Bidebieta Kulturak ‘Basauri urez gainezka’ dokumentala argitaratu zuen. Ikus-entzunezkoak Basaurin gertatutakoa eta bizitakoa adierazten du, ezbeharraren irudiekin zein testigantza zuzenekin: Carlos Berrocal Basauriko alkatea izandakoa, Pedro Perez de Mendiola Basauriko Udaleko zinegotzia izandakoa, Federico Bergaretxe Bizkaiko diputatua izandakoa, eta Manuel Dionisio ‘Dioni’ Basauriko herritarra. Gainera, gaur egun GEURIAn lanean ari diren kazetariek parte zuten dokumentalaren ekoizpenean eta edizioan: Jon Villapun eta Maider Ibañez kazetariak, eta Amaia Goikoetxea eta Garikoitz Grijalbo kolaboratzaileak. Dokumentala gazteleraz publikatuta dago, euskarazko azpitituluekin:

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak