→Arrigorriaga

Bideoa | Joaquik Arrigorriagako Olatxu kaleko etxeko giltzak entregatu ditu

Abusuko etxegabetzea gauzatu da eta Joaquik etxeko giltzak entregatu ditu “mehatxuen aurrean”, Batu Elkarlaguntza Sareak adierazi duenez. Guztira bost orduko etxegabetzea izan da Abusuko Olatxu auzoan gaur goizean bizi izandakoa eta Ertzaintza 06:30ean egon da atarian. 09:30ean heltzeko bazen ere, Batzorde Judiziala 11:20etan heldu da auzora eta Batu Elkarlaguntza Sareko kideekin pisuan bertan berba egin ostean, giltzak entregatu eta kalera irten dira kideak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak