→Hego Uribe

Basauriko espetxean daude jada Irkus Badillo eta Ugaitz Perez presoak

Eskualdeko 15 presoetatik bost daude Euskal Herriko espetxeetan: bi Basaurin eta hiru Zaballan.

Eskualdeko 15 presoetatik bi daude Basauriko espetxean // Google

Etxerat Elkarteak jakinarazi duenez, Basauriko espetxean daude jada Irkus Badillo ugaotarra eta Ugaitz Perez galdakoztarra. Badillo aste honetan lekualdatu dute Alacantetik, eta Perez joan den astean gerturatu zuten Logroñotik.

Gaur egun Hego Uribe eskualdeko 15 preso daude kartzeleratuta, eta horietatik Badillo eta Perez baino ez daude Bizkaiko espetxean, Basaurin. Idoia Martinez arrigorriagarra, Zigor Orbe basauriarra eta Gorka Vidal zaratamarra Zaballako espetxean daude, Araban. Gainontzeko 10 presoak Estatuko espetxeetan daude, hala nola, Kantabrian hiru (Iñigo Vallejo, Jon Crespo eta Joseba Borde) eta bana Palentzian (Jon Bienzobas), Almerian (Iñaki Krutxaga), Madrilen (Xabier Garcia Gaztelu), Leonen (Iker Lima), Errioxan (Josune Oña), Cadizen (Dani Pastor) eta Zaragozan (Maite Pedrosa). Txus Martin basauriarra eta Josu Urrutikoetxea ugaotarra etxean preso daude.

Urte hasieratik eskualdeko hamar preso lekualdatu eta Euskal Herriratu edo hurbileko espetxeetara ekarri dituzte: Jon Crespo (Galdakao) Murtziatik Kantabriara; Iker Lima (Galdakao) Huelvatik Leonera, Maite Pedrosa (Ugao) Alcalatik Zaragozara, Jon Bienzobas (Galdakao) Cadizetik Palentziara, Gorka Vidal (Zaratamo) Logroñotik Zaballara, Zigor Orbe (Basauri) Cadizetik Zaballara, Xabier Garcia Gaztelu (Galdakao) Huelvatik Madrilera, Iñigo Vallejo (Basauri) Palentziatik Kantabriara, Ugaitz Perez (Galdakao) Logroñotik Basaurira, eta Irkus Badillo (Ugao), Alacantetik Basaurira. Espetxe Erakundeak ez du momentuz lekualdaketa gehiagoren berririk eman Hego Uribeko presoei dagokienez.

Hauek dira egun preso dauden eskualdeko herritarrak:

Arrigorriaga
Idoia Martinez Garcia (Zaballa, Araba. 66 kilometro)

Basauri
Txus Martin Hernando (etxean preso)
Iñigo Vallejo Franco (El Dueso, Kantabria. 170 kilometro)
Zigor Orbe Sevillano (Zaballa, Araba. 66 kilometro)

Galdakao
Jon Bienzobas Arretxe (La Moraleja-Dueñas, Palentzia. 310 kilometro)
Iñaki Krutxaga Elezkano (Almeria, Almeria. 1.005 kilometro)
Xabier Garcia Gaztelu (Estremera, Madril. 520 kilometro)
Jon Crespo Ortega (El Dueso, Kantabria. 170 kilometro)
Iker Lima Sagarna (Leon, Mansilla. 370 kilometro)
Ugaitz Perez Sorriketa (Basauri, Bizkaia. 5 kilometro)
Josune Oña Ispizua (Logroño, Errioxa. 170 kilometro)
Dani Pastor (Puerto III, Cadiz. 1.050 kilometro)

Ugao
Maite Pedrosa Barrenetxea (Zuera, Zaragoza. 245 kilometro)
Joseba Andoni Borde Gaztelumendi (El Dueso, Kantabria. 170 kilometro)
Irkus Badillo Borde (Basauri, Bizkaia. 9 kilometro)
Josu Urrutikoetxea Bengoetxea (Parisen etxean preso)

Zaratamo
Gorka Vidal Alvaro (Zaballa, Araba. 66 kilometro)

*Maiatzaren 3an eguneratua (Etxerat)

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak