→Galdakao

Iker Lima preso galdakoztarra Basauriko espetxera lekualdatuko dute

Basauriko espetxean eskualdeko hiru preso daude jada; Limarekin lau izango dira // Geuria

Espetxeetako Idazkaritza Nagusiak eta Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak, administrazio bakoitzaren eskumenen esparruan, ETA talde terroristarekin zerikusia duten lau preso lekualdatzea erabaki dute. Tartean, Iker Lima Sagarna preso galdakoztarra. Gaur egun Leongo espetxean dago Lima, eta Basauriko espetxera lekualdatzea adostu dute bi erakundeek. Ez dute zehaztu lekualdaketak noiz izango diren.

Iker Lima 2002ko azaroaren 25ean espetxeratu zuten eta 25 urteko espetxe zigorra ezarri zioten, sutea, kalteak, lesioak eta desordena publikoak egotzita. Aurtengo martxoan Huelvako espetxetik Leongora lekualdatu zuten. 2021eko abuztuan zigorraren hiru laurdenak bete zituen eta Idazkaritza Nagusiak bigarren gradua eman dio. Leongo Tratamendu Batzordearen proposamenaren ondoren, Basauriko espetxera edo Euskal Autonomia Erkidegoak izendatzen duenera lekualdatzea ebatzi dute.

Basauriko espetxean Hego Uribe eskualdeako hiru preso daude jada (Joseba Borde, Jon Crespo eta Ugaitz Perez) eta laster lau izango dira Limarekin. Irkus Badillo ere Basauriko espetxean izan da azken sei hilabeteetan; atzo baldintzapean aske utzi zuten.

Hauek dira egun preso dauden eskualdeko herritarrak:

Basauri
Txus Martin Hernando (etxean preso)
Iñigo Vallejo Franco (El Dueso, Kantabria. 170 kilometro)
Zigor Orbe Sevillano (Zaballa, Araba. 66 kilometro)

Galdakao
Jon Bienzobas Arretxe (La Moraleja-Dueñas, Palentzia. 310 kilometro)
Iñaki Krutxaga Elezkano (Leon, Mansilla. 370 kilometro)
Xabier Garcia Gaztelu (Estremera, Madril. 520 kilometro)
Jon Crespo Ortega (Basauri, Bizkaia. 5 kilometro)
Iker Lima Sagarna (Leondik Basaurira lekualdatu behar dute)*
Ugaitz Perez Sorriketa (Basauri, Bizkaia. 5 kilometro)
Josune Oña Ispizua (Zaballa, Araba. 66 kilometro)
Dani Pastor (Zuera, Zaragoza. 245 kilometro)

Ugao
Maite Pedrosa Barrenetxea (Zaragozatik Kantabriara lekualdatu behar dute)*
Joseba Borde Gaztelumendi (Basauri, Bizkaia, 9 kilometro)

Zaratamo
Gorka Vidal Alvaro (Zaballa, Araba. 66 kilometro)

Eguneratuta: 2021/11/09 (Etxerat)

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak